1. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Aldaketa, Ehiza-barrutiaren kudeaketa arautzen duen ordenantzan, 17. artikuluan. Hasierako onespena

Cascanteko Udalak, 2023ko azaroaren 20an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Cascanteko Ehiza-barrutiaren kudeaketa arautzen duen ordenantzan, 17. artikuluan.

Ordenantzaren aldaketa Idazkaritzan egonen da jendaurrean, iragarki hau argitaratu eta hogeita hamar egun baliodunean. Epe horretan, bizilagunek eta interesdunek azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Cascanten, 2023ko azaroaren 21ean.–Alkatea, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2316470