1. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARINDAOKO KONTZEJUA

2024ko aurrekontua. Hasierako onespena

Barindaoko Kontzejuak, 2023ko abenduaren 13an egin bilkuran, ondoko hau erabaki zuen:

a) Hasiera batez onestea, Barindaoko Kontzejuaren 2024ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

b) Espedientea jendaurrean jartzea 15 egunean, iragarkia argitaratu ondoan herriko iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, interesdunek aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak nahiz oharrak. Erreklamazio edo oharrik batere aurkezten ez bada, hasierako onespenak behin betiko balioa hartuko du.

Barindaon, 2023ko abenduaren 15ean.–Kontzejuko burua, María Reyes San Martín Azpilicueta.

Iragarkiaren kodea: L2317767