2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARROITZ
2024ko aurrekontua. Hasierako onespena
Arroizko Udalak, 2023ko azaroaren 30ean egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2024ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.
Aurrekontuen espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoarekin eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin.
Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da.
Arroitzen, 2023ko abenduaren 13an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.
Iragarkiaren kodea: L2317695