2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANGUREN
Ordenantza fiskala. Hasierako onespena
Aranguren ibarreko Udalak, 2023ko irailaren 19ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Aranguren ibarreko ordenantza fiskala.
Ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Halakorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsirik geldituko da.
Mutiloan, 2023ko abenduaren 20an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Iragarkiaren kodea: L2317921