1. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Plan partziala, Taxoareko SA Belanbutzu 2 lurzoru urbanizagarriko sektorekoa. Hasierako onespena

Arangurengo Udalak, 2023ko urriaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen plan partziala, Taxoareko SA Belanbutzu 2 lurzoru urbanizagarriko sektorekoa, Arangurengo Udalak berak sustatutakoa.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoarekin.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Mutiloan, 2023ko azaroaren 2an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2316477