97. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 9a - BEREZIA

5. HAUTESKUNDE PROZEDURA

31/2023 EBAZPENA, apirilaren 3koa, Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusiak emana. Haren bidez xedatzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea Hauteskunde Batzorde Nagusiaren erabakia, hauteskunde mahaiek eta hauteskunde batzordeek Nafarroako Parlamenturako eta Nafarroako kontzejuetarako 2023ko hauteskundeetan erabili beharreko akten ereduak onesten duena.

Hauteskunde Batzorde Nagusiaren 2023ko martxoaren 30eko erabakiaren (261/434 espedientea) 3. puntuan adierazitakoa bete beharrez, agintzen baitu erabaki hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko,

EBAZTEN DUT:

Hauteskunde Batzorde Nagusiaren erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, hauteskunde mahaiek eta hauteskunde batzordeek Nafarroako Parlamenturako eta Nafarroako kontzejuetarako 2023ko hauteskundeetan erabili beharreko akten ereduak onesteko, eranskinaren arabera.

Iruñean, 2023ko apirilaren 3an.–Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusia, Joseba Asiain Albisu.

ERANSKINA

"Hauteskunde Batzorde Nagusiak, gaur egin duen saioan, erreferentzia gaiari buruz erabakia hartu eta hura jaso du.

Esp.: 261/434.

Egilea: Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusi jauna.

Nafarroako Parlamenturako eta Nafarroako kontzejuetarako 2023ko maiatzaren 28ko hauteskundeetan erabili beharreko akten ereduak.

ERABAKIA:

1.–Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoaren 19.1.g) artikuluan ezarritakoarekin bat, Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuak proposatuta, hauteskunde mahaiek Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetan erabili beharreko akten ereduak onestea (boto kontaketarako eta saiorako), baita Hauteskunde Batzordeak erabili beharreko akten ereduak ere (boto kontaketa orokorraren eraketarako, boto kontaketa orokorrerako, boto kontaketa orokorraren saioetarako eta hautetsien aldarrikapenerako). Orobat, onesten dira atzerrian bizi diren egoiliarren eraketarako eta boto kontaketarako akten ereduak.

2.–Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoaren 19.1.g) artikuluan ezarritakoarekin bat, Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuak proposatuta, hauteskunde mahaiek Nafarroako kontzejuetarako hauteskundeetan erabili beharreko akten ereduak onestea (boto kontaketarako eta saiorako), baita hauteskunde batzordeek erabili beharreko akten ereduak ere (boto kontaketa orokorraren eraketarako, boto kontaketa orokorrerako, boto kontaketa orokorraren saioetarako eta hautetsien aldarrikapenerako). Horien gainean honako oharrak egiten dira:

–Akten ereduak berdintzeko, mahaietako boto kontaketaren eta hauteskunde batzordeetako boto kontaketa orokorraren eta hautetsien aldarrikapenerako akten ereduetan komeni da hautagaiaren izen-deiturak agertzearekin batera honako aipamen hau ere agertzea: "(siglak, hala badagokio)", mahaiaren saiorako aktaren ereduan dagoen bezala.

–Boto kontaketa orokorrerako batzordearen eraketarako eta saiorako aktetan udalerriaren eta kontzejuaren aipamenak kendu behar dira, kontzejuen hauteskundeetarako akta bakarra baita.

–Kontzejuko batzarretako presidentea eta kideak hautatzeko prozedura kontuan hartuta, hauteskunde batzordeen aldarrikapenerako aktaren ereduan, hala badagokio, honako hau agertu behar da:

  • "Hautagaiei boto kopurua", eta ez "Hautagaitzei boto kopurua".
  • "Hautagai bakoitzak lortutako boto kopurua", eta ez "Hautagaitza bakoitzak lortutako boto kopurua".

Era berean, akta horretan zuzendu egin behar da boto-emaileen kopurua, bikoiztuta baitago; bigarren laukian baliozko botoen kopurua jarri behar da.

3.–Erabaki hau igortzea Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentura, eta hark aginduko du autonomia erkidegoko Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Diputatuen Kongresuko Jauregia, 2023ko martxoaren 30ean.–Presidentea, Miguel Colmenero Menéndez de Luarca".

PROBINTZIAKO HAUTESKUNDE BATZORDEAREN AKTAK

ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEEN AKTAK

HAUTESKUNDE MAHAIEN AKTAK

Iragarkiaren kodea: F2305559