96. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA

Akats zuzenketa, honako hauen behin betiko onespenean: aldaketak ordenantza fiskale batean, zeinaren bidez arautzen baitira tasak eta/edo prezio publikoak ur hornidurarako, estolderia eta saneamendurako, arazketarako eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzu eta jardueretarako

2023ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 31n, argitara eman zen honako hauen behin betiko onespena: aldaketak ordenantza fiskale batean, zeinaren bidez arautzen baitira tasak eta/edo prezio publikoak ur hornidurarako, estolderia eta saneamendurako, arazketarako eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzu eta jardueretarako. Argitalpen horretan akatsak atzemanik, ondotik ematen da zuzenketa.

2023. ERANSKINA deritzonean, honela dioen tokian:

"1.–Ordenantzaren 4.a) artikuluan ezarritako zerga-egitateak.

1.1. Kuota finkoak, kontagailuaren diametroaren araberakoak:

30 mm-koa: 7,23 euro hilean".

Honela behar du:

"1.–Ordenantzaren 4.a) artikuluan ezarritako zerga-egitateak.

1.1. Kuota finkoak, kontagailuaren diametroaren araberakoak:

30 mm-koa: 17,23 euro hilean".

Eta honela dioen tokian:

"6.–Ordenantzaren 4.f) artikuluan ezarritako zerga-egitateak.

6.4. Alta hartzeko eskubideak, obra horniduretarako: 14,33 euro".

Honela behar du:

"6.–Ordenantzaren 4.f) artikuluan ezarritako zerga-egitateak.

6.4. Alta hartzeko eskubideak, obra horniduretarako: 114,33 euro".

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 4an.–Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

Iragarkiaren kodea: L2306990