96. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIORDIA

Jarduera-lizentzia aldatzeko eskaera.
Taberna

Bete dadin abenduaren 28ko 26/2022 Foru Dekretuaren 59. artikuluan xedatutakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua), aditzera ematen da udal bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean ondotik zehazten den espedientea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten:

Sustatzailea: Ana Benita Ochoa Aguirre.

Jarduera: Ziordiko Santa Maria kaleko 40ko tabernaren funtsezko aldaketa.

Ziordian, 2023ko martxoaren 28an.–Alkatea, Olatz Irizar Martinez.

Iragarkiaren kodea: L2306486