96. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Produktuen ikuskapen industrialerako ikusmen artifizialeko sistemak diseinatzea eta muntatzea

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela Udaleko Hirigintza bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin xedaturik dagoena abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean (foru lege horren bidez arautzen dira ingurumenean eragina duten jarduerak) eta haren Erregelamenduan (onetsi zen martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez).

Espediente zenbakia: 9/2023/AACC.

Sustatzailea: Vision Quality Systems SL.

Jarduera: produktuen ikuskapen industrialerako ikusmen artifizialeko sistemak diseinatu eta muntatzeko jarduera ezartzea.

Tokia: Las Labradas industrialdea, Cataluña kalea 23 (11.8 lurzatia) (38. poligonoa, 420. lurzatia, 2. azpieremua, 1., 2. eta 3. unitateak).

Tuteran, 2023ko apirilaren 24an.–Hiri Garapen Jasangarriko Arloko zinegotzi ordezkaria, Zeus Pérez Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2306439