96. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Indargabetzea 40. eta 44. ordenantza fiskalak, "Viveros de empresas" habia-nabeei buruzkoak

Udalak, 2023ko martxoaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen indargabetzea honako ordenantza fiskal hauek, udal industrialdeko "Viveros de Empresas" habia-nabeetako espazioak kudeatzeari buruzkoak: 40. ordenantza fiskala.–Tuterako Udalaren Zerbitzuen Zentroko zerbitzuak eta ekipamenduak erabiltzeagatik ordaindu beharreko tasak; eta 44. ordenantza fiskala.–Tuterako udalaren enpresa-mintegiaren espazioak erabiltzeko tasak.

Jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta, nahi badute, egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin.

Indarrean dauden xedapenak bete beharrez, espedientea ikusgai egonen da Ekonomia Sustapenerako Alorreko Ogasun, Katastro, Ondare eta Erosketen Administrazio Unitatean. Delako epe hori iragandakoan, inork ez badu aurkeztu erreklamaziorik, kexarik edo oharrik, behin betiko onetsitzat joko da aldaketa hori.

Tuteran, 2023ko apirilaren 20an.–Ogasuneko zinegotzi ordezkaria, Irene Royo Ortín.

Iragarkiaren kodea: L2306296