96. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Jarduera-lizentziaren eskaera. Aldaketa.
Izotza egitea

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek; hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan xedatutakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean eragina duten jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

Sustatzailea: Servihielo, S. L.

Jarduera: izotza egitea (funtsezko aldaketa).

Tokia: Aloa 9 (industrialdea), 3. poligonoko 380. lurzatia.

Garesen, 2023ko apirilaren 20an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2306310