96. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

2021eko plantilla organikoaren aldaketa. Behin betiko onespena

Behin Udaleko Osoko Bilkurak, legezko den quorumarekin, 2022ko abenduaren 1ean hasiera batez onetsirik, eta jendaurreko epea inolako erreklamaziorik gabe iragan eta gero, behin betiko onetsita gelditu da 2021eko plantilla organikoan eginiko aldaketa, xehetasun hauekin bat:

Ikusirik, Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko azaroaren 7an hartutako Erabakia -398/2021 gatazka kolektiboaren prozeduran Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak emandako 208/2022 epaiaren behin-behineko betearazpenari buruzkoa-, ukitutako langileak zein diren zehazteko izapideak hastea onesten duena, eta ikusirik espedientean jasota dauden txostenak,

HONAKO HAU ERABAKITZEN DA:

1. Hasiera batez onestea Iruñeko Udaleko langileen plantilla aldatzea, erabaki honi behar bezala eginbidetutako eranskinean jasota dauden lanpostuak gehituz.

2. Dagozkion aurrekontu-aldaketak sustatzea, berrantolaketa administratiboaren ondoriozko plantilla aldaketa hori kredituz hornitzeko, 2022ko abenduaren 1eko ondorioekin, Nafarroako Lan Arloko 3. Epaitegiaren 2022ko uztailaren 28ko Autoa betearaziz».

Akordio honen kontra errekurtso hauetakoren bat paratzen ahal da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik aitzina.

Iruñean, 2023ko apirilaren 14an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

2021EKO PLANTILLA ORGANIKOAN SARTU BEHAR DIREN LANPOSTUEN ZERRENDA

KOPURUA

LANPOSTUA

ARAUBIDEA

MAILA

OSAGARRIAREN %

Bateraezintasuna

Lanpostua

251/1993 FD
(40.5 art.)

Arrisku
Berezia

1

200200

ERDI MAILAKO TIT. BATERAEZINTASUNAZ

L

B

35,00

6,73

-

-

6

201000

ERDI MAILAKO TIT. OSAGARRIDUNA GIZARTE LANGILEA

L

B

35,00

6,73

-

-

1

300300

OFIZIAL ADM. OSAGARRIDUNA

F

C

-

19,20

12,00

-

1

404800

ADM. LAGUNTZAILE OSAGARRIDUNA

F

D

-

32,90

12,00

-

1

404800

ADM. LAGUNTZAILE OSAGARRIDUNA

L

D

-

32,90

12,00

-

103

403100

FAMILIA-LANGILEA

L

D

-

11,35

12,00

10:00

14

408200

FAMILIA-LANGILEA L.P.

F

D

-

11,35

12,00

10:00

51

408200

FAMILIA-LANGILEA L.P.

L

D

-

11,35

12,00

10:00

GUZTIRA: 178 plaza

ARAUBIDEA: L = Lan-araubidea. F = Funtzionarioa.

Iragarkiaren kodea: L2306312