96. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MUES

Ordenantza, Bide publikoen erabilera eta landa-lurreko finketako sarbidea arautzen dituena. Hasierako onespena

Muesko Udalak, 2023ko martxoaren 23an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Bide publikoen erabilera eta landa-lurreko finketako sarbidea arautzen duen ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Muesen, 2023ko apirilaren 13an.–Alkatea, Juan José Álvarez Maeztu.

Iragarkiaren kodea: L2306358