96. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEATXE

Hiri kontribuzioaren karga-tasa 2023rako eta aldaketa Ur horniduragatik ordaindu beharreko prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Leatxeko Udalak, 2022ko abenduaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen hiri kontribuzioaren 2023rako karga-tasa eta tarifen aldaketa Ur horniduragatik ordaindu beharreko prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak eta oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Epe hori iraganik, inork erreklamaziorik aurkeztu ez badu, behin betiko onetsitzat hartuko da.

Leatxen, 2023ko apirilaren 14an.–Alkatea, José Javier Iribarren Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2306394