96. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZALTZU

Tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektua

Bete dadin Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea, aditzera ematen da ezen hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jendaurrean egonen dela Otsagabiko eta Itzaltzuko udalen bulegoetan ehiza barrutia eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek epe horretan aukera izan dezaten espresuki uko egiteko beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari.

–Barrutian sartu beharreko mugarteak: Itzaltzu, eta Otsagabia eta 09 fazeria.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Itzaltzun, 2022ko apirilaren 20an.–Kudeaketa Batzordeko burua, Enrique Juanto Pascual.

Iragarkiaren kodea: L2306587