2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IZABA
Jarduera-lizentziaren eskaera.
Gazta egitea eta saltzea
Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.
Sustatzailea: Largintia, S. L.
Jarduera: gazta egitea eta saltzea.
Tokia: 1. poligonoa, 451. lurzatia, Izaba.
Izaban, 2023ko martxoaren 19an.–Alkateordea, Carlos Anaut Abadía.
Iragarkiaren kodea: L2306147