96. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

Indargabetzea Bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza. Behin betiko onespena

Cabanillasko Udalak, 2022ko abenduaren 23an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen honako ordenantza hau indargabetzea: Bikote egonkorren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza.

Erabaki hori argitaratu zen 2023ko 35. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 20an.

Jendaurreko aldia iraganik inork alegaziorik egin gabe, eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), behin betiko indargabetuta gelditzen da aipatu ordenantza.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Cabanillasen, 2023ko apirilaren 21ean.–Alkatea, Gustavo Rodríguez Aguado.

Iragarkiaren kodea: L2306380