96. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 224. eta 225. lurzatietan, Iturrondo industrialdeko 2-4an. Behin betiko onespena

Burlatako Udalak, 2023ko urtarrilaren 26an egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat, 1. poligonoko 224. eta 225. lurzatietan, Iturrondo industrialdeko 2-4an. Promociones Turísticas Santa Águeda SLk sustatu du; xedea da lurzatien gehieneko lerrokadurak aldatzea, jarraikiz Luis J. Lauroba Olloquiegui industria ingeniariak idatzitako agiriari.

Argitara ematen da, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Burlatan, 2023ko apirilaren 26an.–Alkatea, Ana María Góngora Urzaiz.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2306802