96. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURGI

Gainbalioaren gaineko zergaren koefizienteen aldaketa 2023rako

Burgiko Udalak, 2023ko apirilaren 20an egin osoko bilkuran, bat etorriz abenduaren 29ko 36/2022 Foru Legeak, 2023rako gainbalioaren gaineko zergaren koefizienteak eguneratzen dituenak, 13. artikuluko bigarren apartatuan xedatutakoarekin, honako hau erabaki zuen aho batez:

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga ordainarazteko oinarria zehaztearren, honako ehuneko hauek ezartzea, aplika daitezen.

Lurraren balioaren gainean aplikatu beharreko koefizientea:

0,28

20 urte edo hortik gora

0,28

19 urte

0,06

18 urte

0,06

17 urte

0,06

16 urte

0,06

15 urte

0,06

14 urte

0,07

13 urte

0,08

12 urte

0,14

11 urte

0,21

10 urte

0,27

9 urte

0,42

8 urte

0,47

7 urte

0,4

6 urte

0,33

5 urte

0,26

4 urte

0,19

3 urte

0,22

2 urte

0,19

Urtebete

0,06

Urtebetetik behera

Ezartzen den zerga-tasa %20 da.

Erabaki hau 2023ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean.

Erabaki honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para daiteke, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, edo, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita, edo, aurretik eta hautara, errekurtso hauetako bat:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Burgin, 2023ko apirilaren 20an.–Alkatea, Elena Calvo Petroch.

Iragarkiaren kodea: L2306377