96. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERTIZARANA

2023rako zerga-tasak

Bertizaranako Udalak, 2022ko abenduaren 30ean egindako ohiko osoko bilkuran, onetsi zituen 2023tik aurrera indarrean izanen diren karga-tasa, indize eta koefizienteak.

Espedientea jendaurrean egon zen 30 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita (2023ko 11. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 17koa), interes legitimodunek azter zezaten, eta egoki jotako erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez zitzaten, jarritako epearen barnean; hori guztia, bat etorriz xedatutakoarekin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Ez denez erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu, argitara ematen dira 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko diren tasa, prezio publiko eta gainerako ordainarazpenak.

1.–Hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko kontribuziorako %0,20ko zerga-tasa ezartzea.

2.–Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifei 1,4 indizea aplikatuko zaie.

3.–Eraikuntza, obra eta instalazioen gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa hauek ezartzea:

–Obra berrietarako edo etxebizitzak zaharberritzeko exekuzio materialaren aurrekontuaren %3,5, titularraren ohiko bizileku iraunkorra ez bada.

–Titularraren ohiko bizileku iraunkorra den eta merkataritza-jarduerarik egiten ez den lehen etxebizitza birgaitzeko obretarako exekuzio materialaren aurrekontuaren %2.

–%5, industria-jarduerak ezartzeko obretan.

4.–Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 2ko 2/1995 Foru Legean ezarritako koefizienteak aplikatuko dira. Karga-tasa %8 izanen da eta koefizienteak, berriz, bertan jasotakoak.

5.–Zirkulazio zergaren tarifak aplikatzea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoaren arabera.

Udalaren eskumeneko baliabideei eragiten dieten tasa eta prezio publikoak ordenantza fiskaletan eta haien aldaketak adierazitakoaren arabera mantenduko dira.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Bertizaranan, 2023ko apirilaren 20an.–Alkatea, Andrés Echenique Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2306186