96. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

42E/2023 FORU AGINDUA, martxoaren 28koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, "ARTEM JAIALDIA 2023" izeneko dirulaguntzaren deialdia onesten duena. DDBN identifikazioa: 685231.

Kulturaren arloko enpresa-egiturak funtsezkoak dira kultur jardueraren garapenerako eta, azken batean, baita herritarrek kultura berdintasunez eskuratzeko ere. Kontu horrek munta handia du; izan ere, Espainiako Konstituzioak berak garrantzi handia ematen dio kulturari: aitzinsolaseko bosgarren paragrafoan haren aipamena egiten du, aurrerapenaren dimentsio kulturalaz ari dela, eta 44. artikuluan ezartzen du botere publikoek bermatu behar dutela kultura herritarren eskueran egotea, eta, orobat, kultura bultzatu beharra dutela, espainiar guztien eskubide besterenezina baita; garrantzi hori Nafarroako Eskubide Kulturalei buruzko urtarrilaren 15eko 1/2019 Foru Legearen 2. artikuluan ere jasota dago.

Kulturaren arloko enpresa-egitura horiek funtsezkoak dira kulturaren jarduna egiteko eta, azken batean, herritarrek kultura parekotasunez eskuratzeko.

2023ko deialdiaren dirulaguntzek helburu dute bizitza kulturala sustatzea eta kalitatezko arte eskaintza bat faboratzea, askotarikoa, berritzailea eta herritar guztientzako interesgarria. 2016az geroztik, xedea da, funtsean, Nafarroako kulturaren hirugarren sektorearen sorkuntzari eustea.

Deialdi honen xedea da, halaber, emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunari laguntzea, bai kultur sektorean bai herritar guztien artean.

Horiek horrela, beraz, dirulaguntzarako proposamen honen xedea da Nafarroako Foru Komunitatean enpresek eta profesionalek antolatutako arte eszenikoen eta musikaren arloko jaialdiak eta sariketak egiteko laguntzak arautzea, Kultur Ekintza Zerbitzuaren eskumenen barnean, horrela arte eszenikoak eta musikalak sustatzeko.

Horrenbestez, Kultura eta Kirol Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 273/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Enpresa eta profesionalek antolatutako arte eszenikoen eta musikaren arloko jaialdiak eta lehiaketak egiteko dirulaguntzen deialdia–ARTEM JAIALDIA 2023.

2. Deialdiaren oinarri arautzaileak, foru agindu honen eranskinean jaso direnak, onestea.

3. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, jarraian adierazten diren aurrekontuko kredituak baimentzen dira; hala ere, aldaketak egiten ahalko dira, jasotzen diren eskaerak kontuan hartuta:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

A20002-A2500-4709-334103: ARTEM EXPORTA: arte eszenikoen arloko ekitaldi, jaialdi eta lehiaketetarako laguntzak

2023

100.000,00

4. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

6. Foru agindu honen kontra administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, argitaratu eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2023ko martxoaren 28an.–Kultura eta Kiroleko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

ERANSKINA

Oinarri arautzaileak, 2023an Nafarroan enpresek eta profesionalek antolatutako arte eszenikoen eta musikaren arloko jaialdiak eta sariketak egiteko dirulaguntzak emateko deialdiarenak (ARTEM JAIALDIA)

1.–Dirulaguntzen xedea, helburua eta aplikazio eremua.

1.1. Deialdi honen xedea da Nafarroako Foru Komunitatean enpresek eta profesionalek antolatutako arte eszenikoen eta musikaren arloko jaialdiak eta sariketak egiteko laguntzak arautzea, Kultur Ekintza Zerbitzuaren eskumenen barnean, horrela arte eszenikoak eta musikalak sustatzeko.

1.2. Deialdi honen xedea da, halaber, emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunari laguntzea, bai kultur sektorean bai herritar guztien artean.

1.3. Eskatzaile bakoitzak proiektu bakar bateko proposamen bat baino ezin izanen du aurkeztu.

1.4. Jaialdiak eta sariketak 2022ko azaroaren 2tik 2023ko azaroaren 1era bitarte egin behar dira, biak barne.

Gastua eta ordainketa frogatzeko agiriek 2022ko azaroaren 2tik 2023ko azaroaren 10era artekoak izan behar dute, biak barne.

1.5. Jarduera hauek deialditik kanpo gelditzen dira:

a) Arte eszenikoetako edo musikaletako lan baten produkzioa (antzerkia, dantza, zirkua, kontzertua...).

b) Zinemako eta ikus-entzunezko arteen produkzioa.

c) Egonaldi artistikoak eta ikerketakoak.

d) Jarduera turistikoak.

e) Lehiaketak.

2.–Pertsona edo entitate eskatzaileek bete beharreko baldintzak.

2.1. Pertsona eta entitate hauek hartzen ahalko dituzte deialdi honetan ezarritako laguntzak:

a) Pertsona fisikoak, Nafarroako Foru Komunitatekoak direnak edo gutxienez 2022ko urtarrilaren 1etik Nafarroako Foru Komunitatean erroldaturik daudenak.

b) Merkataritzako sozietateak, sozietate zibilak, ondasun erkidegoak edo beste edozein unitate ekonomiko edo ondare bereiziko unitate, nortasun juridikorik gabea. Entitate horiek egoitza soziala Nafarroako Foru Komunitatean izan behar dute, eta jarduera bertan egin, gutxienez 2022ko urtarrilaren 1etik. Gainera, haien sozietatearen helburuen artean edo estatutuen araberako xede edo helburu sozialen artean jarduera eszeniko edo musikalak egitea agertu beharko da.

2.2. Aurreko apartatuan aipatutako pertsona edo entitateek alta emanik egon behar dute, eskaera aurkezteko unean, oinarri hauen 5.5 puntuan aipatutako ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafeetako batean.

2.3. Kanpoan gelditzen dira:

a) Toki entitateak, beren erakunde autonomoak eta nagusiki Nafarroako Foru Komunitateko toki entitateen partaidetza duten enpresa-erakunde publikoak, fundazioak eta sozietate publikoak.

b) Nafarroako 2023ko Aurrekontu Orokorretan partida izenduna duten entitateak.

c) Nafarroako Museoen eta Bilduma Museografiko Iraunkorren Erregistroan inskribaturik dauden museoen eta bilduma museografiko iraunkorren titularrak, aldi baterako baimenduta daudenak barne.

d) Arte ikasketen ikastetxeak, musikako, dantzako eta beste arte arlo batzuetako eskolak eta/edo akademiak.

e) Irabazi-asmorik gabeko elkarteak, fundazioak eta entitateak, sindikatuak, enpresaburuen elkarteak, lanbide elkargoak eta elkarte profesionalak.

2.4. Nortasun juridikorik ez duten entitate eskatzaileek ordezkari bat edo ahaldun bakarra izendatu beharko dute, onuradun gisa dagozkion betebeharrak betetzeko aski ahalorde duena.

2.5. Pertsona edo entitate onuradunek bete behar dituzte Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak. Ezin izanen dira onuradun izan aipatutako artikuluko 2. eta 3. apartatuetan ezarritako egoeraren batean dauden pertsonak edo entitateak. Ezin izanen dira onuradun izan, orobat, zehapen administratibo irmoak edo kondena epai irmoak betetzen ari diren pertsonak edo entitateak, edo, hala bada, zehapen eta kondena epai bat betetzeko zain daudenak, kondena jarri denean sexu edo genero diskriminaziotzat hartutako lan praktikak egiteagatik edo onartzeagatik.

3.–Aurrekontu egozpena eta dirulaguntzaren zenbatekoa.

3.1. Laguntza hauek (100.000 euro gehienez) Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren 2023ko gastuen aurrekontuaren kargura finantzatuko dira. Dirulaguntza emanen da baldin eta kreditu egokia eta nahikoa badago.

3.2. Proiektu bakoitzerako laguntzaren zenbatekoa ez da inola ere izanen onartutako aurrekontuaren %70 baino handiagoa, ez eta 15.000 eurotik gorakoa ere.

Onartutako aurrekontua entitateak aurkezten duen aurrekontua izanen da, baina diruz lagungarriak ez diren gastuei dagozkien zenbatekoak kenduta, deialdi honen 6. oinarrian ezarritakoarekin bat.

3.3. Aipatutako muga horiek betetzen badira, laguntzaren zenbatekoa eskatutako bera izanen da, aurrekontuan dirua dagoen bitartean.

3.4. Balorazio positiboa lortzen duten eskaeren zenbateko guztiek aurrekontuetan horretarako ezarritako kreditua gainditzen badute, lehentasun hurrenkera bat ezarriko da, balorazioan lorturiko puntuazioaren arabera, eta dirulaguntzak muga horretaraino banatuko dira, bat etorriz 7.3.4.a) oinarrian adierazitakoarekin.

3.5. Gerakinik izanez gero, eta gerakina txikiagoa baldin bada puntuazioaren arabera hurrengo den proiekturako eskatutako aurrekontua baino, dirulaguntza proposatuko da baldin eta efizientea bada hura ematea. Horrelakoetan, entitate onuradunari eskatzen ahalko zaio eskaera berregiteko, eta aplikatu zaio 7.3.4.b) oinarrian ezarritakoa.

3.6. Pertsona edo entitate onuradunen batek laguntzari uko eginez gero, unitate kudeatzaileari jakinarazi beharko dio. Uko egitearen ondorioz eman gabe gelditzen den dirulaguntza puntuazio ordenaren arabera dagokionari ematen ahalko zaio, 3.5 puntuan xedatutakoa aplikatuta.

4.–Proiektu diruz lagungarriak.

Deialdi honetan aurkeztutako jaialdi eta/edo sariketa proiektuan 8. oinarrian aipatzen diren atalak jasoko dira (bertan adierazitako izenarekin eta ordenarekin), eta, edozein kasutan, atal hauek izanen ditu:

a) Izena.

b) Deskribapen zehatza. Atal honetan zehaztuko dira jaialdiaren/sariketaren helburuak (orokorrak eta zehatzak), horiek lortzeko eginen diren ekintzak eta/edo jarduerak, eta deialdi honetan baloratuko diren gainerako alderdiak. II. eranskineko eredua erabiliko da.

c) Aurrekontua. Atal honetan, jaialdi/sariketaren aurrekontu osoa aurkeztu beharko da, eta bertan argi geldituko da koherenteak direla jaialdi/sariketari aurre egiteko entitateak dituen baliabide ekonomikoak (diru-sarrerak eta gastuak), giza baliabideak (bazkideak, boluntarioak, kontratudunak) eta baliabide materialak (azpiegiturak). Aurrekontuaren deskribapena III. eranskineko ereduarekin bat etorriko da. Nahitaezkoa da aurkezten den aurrekontuan gastuak eta diru-sarrerak berdinduta izatea.

d) Proiektua hainbaten artean antolatu bada, antolatzaileek sinatutako kontratua.

5.–Eskabideak aurkezteko epea eta modua.

5.1. Eskabideak eta eskatutako agiriak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izanen da, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

5.2. Pertsona juridikoen kasuan, eskaerak modu telematikoan aurkeztuko dira Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa). Eskabidea eta aurkeztu beharreko agiri guztiak Artem Jaialdiaren 2023ko deialdiaren fitxan daude eskuragarri (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/enpresek-eta-profesionalek-antolatutako-arte-eszenikoen-eta-musikaren-arloko-jaialdiak-eta-lehiaketak-artem-festival-diru-laguntza). Izapideen bilatzailetik iristen ahal da.

5.3. Pertsona fisikoen kasuan, ahal dela, eskaerak modu telematikoan aurkeztuko dira, aurreko paragrafoan adierazitakoari jarraikiz, edo, hala ez bada, aurrez aurre, Iruñeko Navarrería kaleko 39an dagoen Erregistro Bulegoan, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako beste bideetako edozein erabiliz.

Eskaera aurrez aurre aurkezten bada, pertsona interesdunari eskatuko zaio zuzentzeko, baliabide elektronikoen bidez aurkeztuz. Ondorio horietarako, ulertuko da zuzenketaren eguna dela aurkezpen eguna.

5.4. Eskaeraren berariazko inprimakiari (I. eranskina) erantsi behar zaion dokumentazioa ondotik zehazten dena da. Dokumentazio guztia eskaneatua aurkeztuko da, ongi bereizitako eta behar bezala identifikatutako agirietan:

a) Eskaera aurkezteko unean ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafe hauetako batean alta emanik egotearen frogagiria (erakunde ofizial eskudunak emana):

–1. atala (enpresa jarduerak): 965. taldea.

–2. atala (jarduera profesionalak): 85. multzoa.

–3. atala (jarduera artistikoak): 1., 2. edo 3. multzoak.

b) Profesionala edo enpresa den kontuan hartuta, agiri hauetako bat:

1) Pertsona fisikoak, ondasun erkidegoak edo nortasun juridikorik gabeko beste edozein unitate ekonomiko edo ondare bereiziko unitate izanez gero: nortasun agiri nazionalaren edo pasaportearen fotokopia –edo, hala bada, nortasun txartelarena– eta pertsonaren edo pertsonen, parte-hartzaileen edo bazkideen identifikazio fiskaleko zenbakia.

2) Merkataritza sozietateen forma juridikorik hartzen ez duten eta nortasun juridikoa duten sozietate zibilak izanez gero: sozietatearen kontratuaren kopia eta identifikazio fiskaleko kodearena.

3) Merkataritza sozietateen kasuan: eraketaren edo, hala denean, aldaketaren eskrituraren kopia, estatutuena, Merkataritza Erregistroan egindako inskripzioarena eta identifikazio fiskaleko kodearena.

c) Proiektuaren deskripzio-memoria, II. eranskinean jasotako ereduaren araberakoa (zabalkunde/merkaturatze plana barne). Proiektuaren deskribapena gehienez ere 30 foliotan egin beharko da, eta, horietatik, zabalkunde planaren deskribapena DINA-4 neurriko 6 orritan eginen da gehienez ere, alde batetik idatzirik, gutxienez ere 11 puntuko letra mota arruntarekin. Folio kopuru horretatik aurrerako informazioa ez da baloratuko.

d) Memorian proiektuari buruz jasotzen diren datu ekonomikoak III. eranskineko ereduari jarraikiz bete beharko dira, eta nahitaezko baldintza da aurkezten den aurrekontuan berdinduta izatea gastuak eta diru-sarrerak.

e) Eskabidea telematika bidez bidaltzen ez bada (5.3 oinarria), aurreko guztiaren kopia digitala.

f) Hainbaten artean antolatutako jarduera izanez gero, antolatzaileek sinatutako kontratua.

5.5. Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren aurreko deialdietan parte hartu duten enpresa eta profesional eskatzaileek ez dituzte aurreko puntuko b.1, b.2 eta b.3 apartatuetan aipatutako agiriak aurkeztu beharko, non agiri horietan ez den aldaketaren bat izan.

5.6. Dirulaguntza-eskaera aurkeztuta, deialdi honetan aipatzen diren baldintzak betetzen ez baditu, pertsona edo entitate interesdunari errekerimendua eginen zaio akatsa zuzen dezan edo falta diren agiriak aurkez ditzan, 10 egun balioduneko epean, errekerimendua jaso eta biharamunetik hasita, eta adieraziko zaio halaber, hala egin ezean eskaerari uko egin diola ulertuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluarekin.

Eskaeraren edukia egokiro haztatu ahal izateko, ezinbestekoa izanen da behar bezala betetzea 5. oinarrian adierazitako dokumentazioa.

5.7. Prozesuan zehar, noiznahi ere eskatzen ahalko zaie informazio osagarria eskatzaileei.

6.–Gastu diruz lagungarriak.

6.1. Deialdi honen ondorioetarako, gastu diruz lagungarriak dira zalantzarik gabe diruz lagundutako jardueraren izaerarekin bat datozenak, behar-beharrezkoak badira eta 2022ko azaroaren 2tik 2023ko azaroaren 1era bitarte egiten badira, biak barne. Gastuen eta ordainketen frogagiriek 2022ko azaroaren 2tik 2023ko azaroaren 10era artekoak izan behar dute, biak barne.

Gastu diruz lagungarrien kostua ez da inoiz izanen merkatuko balioa baino handiagoa.

Entitateak egindako gastu hauek hartuko dira kontuan:

6.1.1. Zuzeneko kostuak:

a) Kontratatutako artisten/hizlarien soldata-kostuak eta Gizarte Segurantzakoak, betiere proiektuan jasotako ekintzak egiteko beharrezkoak direnenak, kontratazioa lan araubidean egiten den kasuetan; edo ordainsariak edo zerbitzua ematearen kostuak, kontratazioa merkataritza-araubidean egiten den kasuetan. Hurrengo puntuan aipatutako eginkizun tekniko-administratiboak eta zuzendaritza tekniko-artistikoari loturiko eginkizunak betetzeko kontratatutako langileek ezin izanen dute artista gisako gasturik aurkeztu.

b) Eginkizun tekniko-administratiboetarako eta zuzendaritza tekniko-artistikoko eginkizunetarako kontratatutako langileen soldata-kostuak eta Gizarte Segurantzakoak, betiere proiektuan jasotako ekintzak egiteko beharrezkoak direnenak, kontratazioa lan araubidean egiten den kasuetan (deialdi honen ondorioetarako, halakotzat hartuko dira administrazio eginkizuna, eginkizun teknikoak, kudeatzailetza, komisario-lanak, zuzendaritza teknikoa, zuzendaritza artistikoa, zuzendaritza exekutiboa, prestakuntza-lanak eta antzekoak); edo ordainsariak edo zerbitzua ematearen kostuak, kontratazioa merkataritza-araubidean egiten den kasuetan. Onartutako guztizko gastuen %15 izanen da, gehienez.

Entitate eskatzaileari lotutako pertsonen kontratazioaren kostuei dagokienez (proiektua osorik edo partez gauzatzeko), honako arau hauetan araututakoa bete beharko da: Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua ezartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 68.2 artikulua eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26.7.d) artikulua.

c) Proiektua gauzatzeko beharrezkoak diren kanpoko baliabideak kontratatzearen ondorioz sortutako gastuak, hala nola tokien, ekipamenduen eta baliabide materialen alokairuak.

d) Proiektuan sartutako jarduerak zabaltzeko, digitalizatzeko eta komunikatzeko gastuak (onartutako guztizko gastuen %15 gehienez ere).

e) Talde artistikoaren ostatu gastuak, mantenu gastuak (bazkaria/afaria) eta joan-etorrietakoak.

Gastu horiek jarraian adierazten diren mugak izanen dituzte:

I. Ostatu gastuak: bakarrik Nafarroaz kanpotik etortzen direnenak; gau bakoitzeko, 75 euro ordainduko dira gehienez.

II. Mantenu gastuak: otordu bakoitzeko (bazkaria eta afaria baino ez) 20 euro ordainduko dira gehienez. Ez dira onartuko gosariak, kafeak, hamaiketakoak edo antzeko kontzeptuak.

III. Joan-etorriak:

–Norberaren ibilgailua erabiliz gero, 0,34 euro ordainduko da gehienez kilometro bakoitzeko; V. eranskina bete beharko da, jarraibide-orrian ezarritakoaren arabera. Kilometro kopurua kalkulatzeko, abiapuntua egoitza soziala edo pertsona fisikoaren helbidea izanen da.

–Ibilgailua alokairukoa denean, bakarrik alokairuaren kostua.

–Hegazkina, trena edo beste garraio publikoren bat erabiliz gero, gehienez ere turista klaseko txartel arruntaren zenbatekoa ordainduko da.

f) Proiektua egiteko beharrezkoak diren finantza gastuak diruz lagungarriak izanen dira, baldin eta diruz lagundutako jarduerarekin zuzeneko lotura badute eta hura ongi prestatu edo egiteko ezinbestekoak badira.

g) Dirulaguntzaren xedeko proiektua gauzatzeko ekipamenduko ondasun inbentariagarriak erosiz gero, gastu diruz lagungarritzat hartuko da haien amortizazioa, proiektuari egozten ahal zaion proportzioan, kontabilitateko irizpide orokorren arabera (abenduaren 20ko 114/2017 Foru Dekretua).

6.1.2. Zeharkako kostuak:

a) Zeharkako kostuen barnean daude bai gastu aldakorrak, pertsona edo erakunde onuradunak egiten dituen jardueretako batzuei egozten ahal zaizkienak; bai gastu finkoak, jarduera zehatz bati egotzi ezin zaizkionak baina beharrezkoak direnak diruz lagundutako jarduera gauzatzeko. Hori Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.9 artikuluan ezarritakoaren arabera aplikatuko da.

b) Proiektu bakoitzerako zeharkako kostu diruz lagungarriek proiektuaren aurrekontuan sartuak egon beharko dute, eta ez dira izanen proiektuari onartutako guztizko gastuen %15 baino gehiago.

6.2. Gastu hauek ez dira diruz lagungarriak izanen:

a) Ondasun higiezinen eta azpiegituren erosketarekin, erabilerarekin eta finantzaketarekin lotuta dauden guztiak. Azken kasu horretan, salbuetsita dago 6.1 g) puntuan ezarri dena dirulaguntzaren xedeko proiektua gauzatzeko ekipamenduko ondasun inbentariagarriak erosteari buruz.

b) Zentzuz jokatuta proiektua gauzatzeko beharrezkoak ez diren gastuak, edo zenbatekoa modu fidagarrian zehaztu gabe dutenak.

c) Balio erantsiaren gaineko zerga, entitateak berreskura edo konpentsa dezakeena, bai eta antzeko zergak eta errentaren gaineko zerga pertsonalak ere.

d) Entitateko langileen ordainsariak, baldin eta lanbide arteko gutxieneko soldata halako 2,5 baino gehiago badira.

e) Ez dira onartuko laguntza eskatzen duen pertsona fisikoak berak egindako lanen gastuen fakturak.

f) Ostatu hartzeko, mantenuko (bazkari-afariak) eta joan-etorrietako gastuak, baldin eta eginkizun administratiboak eta zuzendaritzako eginkizun tekniko-artistikoak dituzten langileenak badira.

g) Sariak, ordezkaritzako gastuak, protokolo eta luxuzko gastuak, eta elikagaiak, edariak eta antzekoak erostekoak.

h) Autobide-gastuak (bidesaria), aparkalekuak eta kilometraje-gastuak, ibilgailua alokatzen bada.

6.3. Hainbaten artean antolatutako proiektuetarako eskabideen kasuan, entitate onuradun izan daitezke pertsona fisikoen edo juridikoen elkarteak –publikoak nahiz pribatuak–, ondasun erkidegoak eta bestelako unitate ekonomikoak edo ondare bereiziak, nortasun juridikorik ez izanik ere, baldin eta dirulaguntzaren xede diren proiektu, jarduera edo portaerak gauzatu baditzakete edo dirulaguntza ematea zilegi egiten duen egoeran aurkitzen badira, hala xedatzen baitu Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 8.3 artikuluak.

Kasu horietan, espresuki adierazi beharko dira, bai eskabidean, bai dirulaguntza emateko ebazpenean, honako hauek:

a) Gauzatzeko konpromisoak, elkarteko kide bakoitzak bere gain hartzen dituenak.

b) Zenbateko dirulaguntza aplikatuko den kide bakoitzeko, horiek ere pertsona edo entitate onuraduntzat joko baitira.

c) Nolanahi ere, elkartearen ordezkari edo ahaldun bakarra izendatu beharko da, elkarteari enitate onuradun gisa dagozkion betebeharrak betetzeko adinako ahalen jabe. Elkartea ezin izanen da desegin harik eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako preskripzio-epea iragan arte.

Antolaketako lankidetza proiektuen kasuan, eskatzaile bakar batek bere izenean eskatzen badu proiektu baterako laguntza, eta proiektu horretan enpresa edo profesional batek baino gehiagok jartzen baditu baliabideak, ez nahitaez proportzio berean, proiektu bakar bat egiteko, orduan laguntza eskatzaileak espresuki agerrarazi beharko ditu alderdi hauek:

a) Antolatzaile bakoitzak zer egiteko konpromisoa hartu duen, alderdien arteko hitzarmen baten edo kontratu baten bidez.

b) Antolatzaile bakoitzak zenbateko ekarpena egin duen proiekturako eta bakoitzak zer gastu hartzen dituen bere gain.

c) Edonola ere, eskatzaileak frogatu egin beharko du diruz lagundutako gastu guztia, eta, orobat, proiektua oso-osorik gauzatu dela.

Antolaketako lankidetza proiektuen kasuan, dirulaguntza jaso duen pertsonak edo entitateak egiaz egiten dituen gastuak baizik ez dira izanen diruz lagungarriak.

Informazio hori guztia eskabideari eransten zaion memorian xehakatu beharko da.

7.–Tramitazioa eta ebaluazioa.

7.1. Eskaerak Kultura eta Kirol Departamentuko Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atalak tramitatuko ditu, norgehiagokako araubidean.

7.2. Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak ebazpen bidez izendatutako ebaluazio batzorde batek baloratuko ditu eskaerak. Batzorde horretako kideen izenak izapideen bilatzaileko "Artem Jaialdia 2023" deialdiaren fitxan argitaratuko dira. Honako hauek izanen dira:

a) Batzordeburua: Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendaria, edo, hura izan ezean, zuzendaritza horretako beste zerbitzu bateko zuzendaria.

b) Idazkaria: Programa Artistikoen eta Hedapenaren Ataleko teknikari bat. Hura izan ezean, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko teknikari bat. Hitza izanen du, baina botorik ez.

c) Batzordekideak: Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Ataleko burua, edo, hura izan ezean, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko atalburu bat, eta kultura edo ekonomia arloetako bi aditu. Aditu horietako bat, gutxienez, Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluko kide bat izaten ahalko da.

7.3. Balorazio eta adjudikazio prozesua:

7.3.1. Batzordekideek eskatzaileen proiektuei buruzko dokumentazioak jasoko dituzte, baloratzeko.

7.3.2. Balorazio prozesu osoan, batzordeak informazioa eska diezaieke pertsonei edo entitateei edozein bide erabiliz, deialdira aurkeztutako proiektuaren gaineko zalantzak argitzeko edo alderdiren bat berresteko.

Eskatzaileek zilegi dute proiektua azaltzen duen bideo artxibo bat eranstea dokumentazioarekin batera, 15 minututik beherakoa betiere.

7.3.3. Behin onartutako aurrekontuak ezarririk, ebaluazio batzordeak proiektuen balorazioa eginen du, eta zehaztuko du zer zenbateko dagokien 8. oinarrian eskatutako gutxieneko puntuazioak gainditu dituzten proiektuei, 3. oinarrian ezarritako mugak kontuan harturik.

7.3.4. Proiektuei dagokien zenbatekoa zehazteko, irizpide hauek erabiliko dira, kontuan harturik 3. oinarrian finkatutako mugak:

a) Unitate kudeatzaileak lehentasun hurrenkerari jarraikiz banatuko ditu laguntzak proiektuen artean, bakoitzak lortzen duen puntuazioaren arabera, partidako diru erabilgarria agortu arte.

b) Prozedura honen arabera dirulaguntza lor lezakeen azken proiektuan, eskatutakoa handiagoa baldin bada hura finantzatzeko eskuragarri dagoen zenbatekoa baino, proposamena eginen litzateke dirulaguntza ematea efizientea balitz. Kasu horretan, unitate kudeatzaileak hasieran aurkeztutako proiektua birformulatzeko eskatzen ahalko dio entitate eskatzaileari. Nolanahi ere, proiektua berregitean dirulaguntzaren xedea, baldintzak eta helburuak errespetatu beharko dira, bai eta eskaeretarako ezarritako balorazio irizpideak ere.

7.3.5. Batzordeak irizpen lotesle bat emanen du, lortutako emaitzak bilduko dituena.

7.3.6. Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atalak, ebaluazio batzordeak sinatutako irizpena ikusita, deialdiaren gaineko ebazpen proposamena eginen du.

8.–Proiektuen balorazioa.

Proiektuen balorazioa errazteko asmoz, entitate eskatzaileak deialdi honen II. eranskinean ageri den deskripzio-memoriaren ereduaren araberako eskabidea aurkeztu beharko du; eranskin horretan zehatz-mehatz jasotzen dira irizpide bakoitzean baloratu beharreko alderdiak.

Informazio ekonomikoa III. eranskineko inprimakian jakinaraziko da.

Oinarri hauetan ezarritako balorazio irizpideak aplikatuta, gehienez ere 100 puntu emanen zaizkio proiektu bakoitzari.

Dirulaguntza jasotzeko, guztizkoaren 50 puntu lortu beharko dira gutxienez, eta horietatik 15, gutxienez ere, 8.1.a) "Proposamenaren interesa eta kalitatea" azpiapartatuan lortutakoak izan.

Oker betetzen diren datuak edo ausartegiak direnak baloraziotik kanpo geldituko dira.

Irizpide hauek erabiliz baloratuko dira proiektuak, batzordeak horretarako oinarritzat harturik memoriaren apartatuetan eta III. eranskinean adierazitako datuak:

8.1. Proposamenaren kalitate artistikoa. (60 puntu gehienez):

a) Proposamenaren interesa eta kalitatea, deialdi honen oinarriei eta Kultur Ekintza Zerbitzuaren eginkizunei dagokienez (25 puntu gehienez).

Irizpide honetan, proposatutako programazioa baloratuko da (urteko programazioa edo proiektu zehatzak; jarduera finkatuak edo jarduera berritzaileak), interes eta kalitate artistikoaren arabera:

–Haztapenaren kontzeptua:

  • Oso ona: 25era arte.
  • Ona: 20ra arte.
  • Balekoa: 15era arte.
  • Hala moduzkoa: 10era arte.
  • Eskasa: 5era arte.
  • Oso eskasa: 0.

b) Nafar sortzaile profesionalekin programatutako emanaldiak. Balorazioa egiteko, deskripzio-memorian dagokion informazioa duen zerrenda bat aurkeztuko da (izena, abizena, parte-hartzea), baita emanaldi bakoitzeko artisten EJZ ere, egoera horretan daudela justifikatzeko (gehienez 10 puntu).

–Haztapenaren kontzeptua:

  • 10 baino gehiago 10.
  • 5etik 10era 7.
  • 1etik 4ra 5.

c) Programazio artistikoaren bolumena (5 puntu gehienez).

Alderdi hori ebaluatzeko, entitate eskatzaileak hari buruzko informazioa duen zerrenda aurkeztuko du deskripzio-memorian. Irizpide hau baloratzeko, eskala hau erabiliko da:

–Haztapenaren kontzeptua:

  • Zuzeneko arteen 20 saio edo gehiago: 5.
  • Zuzeneko arteen 17-19 saio: 4.
  • Zuzeneko arteen 12-16 saio: 3.
  • Zuzeneko arteen 8-11 saio: 2.

d) Jaialdiaren edo sariketaren irismena eta lurralde proiekzioa (10 puntu gehienez).

Irizpide honetan puntuak jasoko dituzte udalerri batean baino gehiagotan egiten diren jaialdiek edo sariketek, udalerri txikietan egiten direnek (3.000 biztanletik beherako udalerriak) eta despopulazio arriskuan dauden herrietan egiten direnek, eskala honen arabera:

–Haztapenaren kontzeptua:

  • Oso ona: 5era arte.
  • Ona: 4ra arte.
  • Balekoa: 3ra arte.
  • Eskasa: 2ra arte.
  • Oso eskasa: 1era arte.

Diskriminazio positiboa eginen da, kultura mota guztiek lurraldean duten banaketa bidezkoa izan dadin; hortaz, jaialdiek aurreko eskalako puntuazioa halako bi jasoko dute, Iruñerriko administrazio-esparrutik kanpo egiten badira (Lurralde Antolamenduko 3. Planaren 10.4 azpieremutik kanpoko udalerriak, baita Galar eta Oltza ere).

e) Jaialdiaren edo sariketaren finkatze maila (5 puntu gehienez).

Irizpide honetan baloratuko da proposatutako jaialdiak zenbat edizio izan dituen (zenbatu gabe deialdi honetako dirulaguntzaren xede dena), eskala honen arabera:

–Haztapenaren kontzeptua:

  • 20 edizio edo gehiago: 5.
  • 19-16 edizio: 4.
  • 15-11 edizio: 3.
  • 10-6 edizio: 2.
  • 5-1 edizio: 1.

f) Entitate eskatzailearen ibilbidea (5 puntu gehienez).

Alderdi hori ebaluatzeko, entitate eskatzaileak hari buruzko informazioa duen zerrenda aurkeztuko du deskripzio-memorian. Irizpide honetan baloratuko da zenbat urtez egin dituen jarduerak entitate eskatzaileak. Hala ere, ez dira kontuan hartuko urteak, zeinetan proposatutako jaialdiaren edizioren bat izan den aurrera eramandako jarduera bakarra. Honela emanen dira puntuak:

–Haztapenaren kontzeptua:

  • 10 urtetik gora: 5.
  • 7 urtetik gora eta 10 urtera arte: 3,5.
  • 5 urtetik gora eta 7 urtera arte: 2,5.
  • 3 urtetik gora eta 5 urtera arte: 1,5.
  • Urtebetetik 3 urtera: 1.

8.2. Proposamenaren kudeaketa (bideragarritasun eta koherentzia ekonomikoa). (15 puntu gehienez):

a) Bideragarritasun ekonomikoa (10 puntu gehienez). Proposamen batek bideragarritasun ekonomiko handiagoa du baldin behar adinako finantzaketa badu; eskatutako diru kopurua zenbat eta txikiagoa izan, orduan eta puntu gehiago emanen zaizkio, horrek frogatzen duelako behar adinako finantzaketa duela proposatutako kultur jarduera aurrera eramateko.

–Haztapenaren kontzeptua:

  • %30era arte: 10.
  • %30 baino gehiago, %40ra arte: 9.
  • %40 baino gehiago, %45era arte: 7.
  • %45 baino gehiago, %50era arte: 5.
  • %50 baino gehiago, %60ra arte: 4.
  • %60 baino gehiago, %65era arte: 2.
  • %65 baino gehiago, %70era arte: 1.

b) Aurrekontu-zorroztasuna (5 puntu gehienez). Aurrekontuetan jasotako partidak zehatzak eta egokiak izatea baloratuko da, eta aurrekontua prestatuta egotea ekonomia, efizientzia eta jasangarritasun irizpideei jarraikiz; horrez gainera, baloratuko da jarduera gauzatzeko behar diren partida guztiak ekonomikoki ongi mugatuak izatea, koherenteak eta elkarren artean orekatuak.

–Haztapenaren kontzeptua:

  • Oso ona: 5era arte.
  • Ona: 4ra arte.
  • Balekoa: 3ra arte.
  • Eskasa: 1.
  • Oso eskasa: 0.

8.3. Proposamenaren eragina (zeharkako irizpideak). (25 puntu gehienez):

a) Proposamenean euskara erabiltzea (5 puntu gehienez). Irizpide honetan baloratuko da zenbatekoa izanen den euskararen erabilera proposatutako programazioan:

–Haztapenaren kontzeptua:

  • Handia: 5,0era arte.
  • Ertaina: 2,5era arte.
  • Txikia: 0.

b) Genero-berdintasunaren ikuspegia txertatzea, bai entitatearen antolamenduan (rol profesionalen banaketa sexuaren arabera, eta barne-ekintzak), bai programaren helburu eta ekintzetan (5 puntu gehienez):

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Desparekotasunaren gaiari modu espezifikoan eta kritikoan heltzen dioten proiektuak, edo genero-rolak eta -estereotipoak haustearekin eta gizonen eta emakumeen berdintasun eraginkorrari ekarpena egitearekin zuzenean lotutako ekintza positiboak garatzen dituztenak.

2 puntu

Sorkuntzako, zuzendaritzako eta kudeaketako rolen banaketa parekidea aurreikusten duten proiektuak.

2 puntu

Desparekotasun egoerak detektatzen eta zuzentzen laguntzen duten barne ekintzak egiten dituzten entitateak (prestakuntza, berdintasun planak, jazarpenari aurre egiteko protokoloak, familia-kontziliaziorako erantzunkidetasuna sustatzea eta antzekoak).

1 puntu

c) Neurririk hartu den bermatzearren proposamena iristen zaiela bazterketa arriskuan daudenei eta/edo dibertsitate funtzionala dutenei (5 puntu gehienez).

Irizpide hau baloratzeko, oinarri hartuko dira eskaera azaltzeko txostenean jasotako datuak. Baloratuko da aurkeztutako programazioan neurriak txertatzea dibertsitate funtzionala dutenengana iristeko eta haien parte-hartzea bultzatzeko:

–Haztapenaren kontzeptua:

  • Oso ona: 5,0era arte.
  • Ona: 4,5era arte.
  • Balekoa: 3,5era arte.
  • Eskasa: 1,5era arte.
  • Oso eskasa: 0.

d) Entitateak egindako ahaleginak publiko berriak erakartzeko bitartekaritza eta hezkuntza ekintzen bidez, batez ere 11 urte bitarteko haurrak eta 35 bitarteko gazteak, eta talde eta pertsonarik kalteberenak (5 puntu gehienez).

Irizpide honetan, baloratuko da ea hezkuntzako jarduerarik edo jarduera pedagogikorik eginen den, hala nola tailerrak, adituen eskolak, edo bitartekotza jarduerak (gizarte programa bat izatea, edo komunitatearen dinamizaziorako programa bat, herritarrek parte hartzeko jarduerak, etab.), publiko zabalago bati zuzendurik, haien parte-hartzea handitzeko xedez. Taula honen arabera emanen dira puntuak:

–Haztapenaren kontzeptua:

  • Oso ona: 5,0era arte.
  • Ona: 4,5era arte.
  • Balekoa: 3,5era arte.
  • Eskasa: 1,5era arte.
  • Oso eskasa: 0.

e) Komunikazio plana (5 puntu gehienez).

Irizpide honetan baloratuko da nolako koherentzia duen proposamenaren komunikazio planak, baita webgunerik edo sare sozialik duen ere.

–Haztapenaren kontzeptua:

  • Oso ona: 5,0era arte.
  • Ona: 4,5era arte.
  • Balekoa: 3,5era arte.
  • Eskasa: 2,5era arte.
  • Oso eskasa: 1.

9.–Dirulaguntza emateko ebazpena.

9.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita hiru hilabeteko epean gehienez, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak ebazpen bat emanen du laguntzak esleitzeko. Epe hori iragaten bada berariazko ebazpenik argitaratu gabe, eskaerak ezetsitzat joko dira.

9.2. Dirulaguntza hauek emateko prozeduran ematen diren ebazpen guztiak argitara emanen dira laguntza honi dagokion fitxan, Nafarroako Gobernuaren webguneko izapideen bilatzailean (Artem Jaialdia 2023).

Halaber, ebazpenak pertsona edo entitate interesdunei jakinaraziko zaizkie. Deialdiaren ebazpena Kultura eta Kirol Departamentuko iragarki-taulan ere argitaratuko da (Navarrería kalea 39, Iruña).

9.3. Berariazko ezespenaren aurka, pertsona edo entitate interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Kultura eta Kiroleko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta hilabete bateko epean, administrazio prozedurari buruzko legeriari jarraikiz. Ustezko ezespenaren aurka, interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea Kultura eta Kiroleko kontseilariari zuzendua, isiltasun administratiboak ondorioak izan eta biharamunetik hasita noiznahi, administrazio prozedurari buruzko legeriari jarraikiz.

9.4. Deialdi honi buruz edozein kontsulta egiteko, deialdia kudeatzen duen organora jo dezakete interesdunek, posta elektronikoko helbide honen bidez: iniciativacultural@navarra.es.

10.–Diruz laguntzen diren proiektuen interes soziala, kultur mezenasgoaren ondorioetarako.

10.1. Bat etorriz Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta haren zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legearen 5.1.b) artikuluan xedatutakoarekin, deialdi honetan diruz laguntzen diren proiektuak interes sozialekotzat hartuko dira. Ondorio horietarako, eskatzaileek IV. eranskina beteko dute.

10.2. Kultur mezenasgoaren arloko zerga-pizgarriak aplikatzeko, pertsona edo entitate onuradunek bete egin beharko dituzte maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legean eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 22.2 artikuluan ezarritako baldintzak eta betebeharrak. Foru agindu horren bidez, kultur proiektu eta jarduerak interes sozialekotzat deklaratzeko prozeduraren erregelamendua onetsi zen.

10.3. Orobat, beren proiektuak gauzatzen laguntzeko mezenasgo eta babesletza ekarpenak jasotzen dituzten pertsona edo entitate onuradunek 13.1 oinarrian aipaturiko azken memorian zehaztu beharko dituzte mezenasgo eta babesletza modalitate guztien bidez jasotako ekarpenak, eta ebaluatu beharko dute laguntza horiek zer eragin izan duten diruz lagundutako proiektua gauzatzeari begira.

11.–Pertsona edo entitate onuradunen betebeharrak.

Dirulaguntzak jasotzen dituzten pertsona edo entitateek betebehar hauek izanen dituzte:

11.1. Dirulaguntza eman dela jakinarazi eta hilabeteko epean, entitate onuradunek (pertsona fisikoak izan ezik) dirulaguntzen entitate onuradunen gardentasun betebeharraren aitorpena aurkeztu beharko dute erregistro telematikoaren bidez, eta, hala badagokio, baita eskatzen zaien dokumentazioa ere, bat etorriz Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearekin eta Nafarroako aurrekontu orokorren kargurako dirulaguntzen onuradunek dituzten gardentasun betebeharrak arautzen dituen irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuarekin.

Izapideen bilatzaileko "Artem Jaialdia 2023" deialdiaren fitxaren bidez betetzen ahalko dira gardentasun betebeharrerako ereduak.

Betebeharra dute, aipatutako araudiaren arabera, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen kargura urtebetean (aurrekontu-ekitaldiari lotutako urte natural gisa ulertua) osotara 20.000 eurotik gorako dirulaguntzak eskuratzen dituzten entitate pribatuek, edo laguntzak edo dirulaguntzak urteko haien diru-sarrera guztien %20 gutxienez direnean (laguntza edo dirulaguntza horiek gutxienez 5.000 eurokoak badira).

Entitateak gardentasun betebeharra bete behar ez badu, aurreikusitako inguruabarrak gertatzen ez direlako, horren gaineko adierazpen bat aurkeztu beharko du, dirulaguntza eman dela jakinarazten denetik hilabeteko epean.

Entitateak dirulaguntza bat baino gehiago jasotzen badu ekitaldi berean, ez du informazioa errepikatu beharko dirulaguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatu badira.

Izan litezkeen zehapenak galarazi gabe, entitate onuradunak informazioa emateko duen betebeharra urratuz gero, ez zaio emandako dirulaguntza ordainduko, eta, zerbait aurreratu bazaio, itzuli egin beharko du.

11.2. Deialdi honen bidez diruz laguntzen den proiekturako baizik ez erabiltzea laguntza, eta, oro har, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako betebeharrak betetzea.

11.3. Kultura eta Kirol Departamentuko Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atalean justifikatzea diruz lagundutako programa gauzatu dela eta zer gastu egin diren.

11.4. Pertsona edo entitate onuradunak diruz lagundutako proiektuei buruzko ahozko edo idatzizko informazio edo komunikazio guztietan adierazi beharko du proiektuak Kultura eta Kirol Departamentuaren dirulaguntza jaso duela.

11.5. Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atalari jakinaraztea proiektuaren garapenean gertatzen den edozein gorabehera, gertatzen den unean berean, baldin eta proiektua aldatzea ekartzen badu.

Proiektuan edozein aldaketa egiteko, Kultur Ekintza Zerbitzuaren adostasuna beharko da aurretik; baimen hori emanen da baldin eta aldaketak onetsitako proiektua funtsean aldatzen ez badu, ebaluazio batzordearen ustean.

11.6. Diruz lagundutako proiektuen argitalpen guztietan zehaztu beharko da Nafarroako Gobernuaren finantzaketa jaso dela. Diruz lagundutako proiektuaren egitarauan, karteletan, iragarkietan edo edozein motatako publizitatean Nafarroako Gobernuaren logotipoa erabili beharko dute (https://www.navarra.es/eu/nafarroako-gobernua/sinbolo-ofiziala), eta honako hau deskribatzen duen testu bat ezarri: "Diruz lagundua", Nafarroako Gobernuaren logotipo ofizialarekin batera.

Ekitaldia dirulaguntza eman aurretik egin bada, ez da nahitaezkoa izanen logoa jartzea inprimatutako materialean (esku-orriak, kartelak). Hala ere, zabalkunde telematikoan, web-orrian eta aldaketa egiteko aukera ematen duen edozein hedabidetan, dirulaguntza eman bezain laster aldatuko da, eta Nafarroako Gobernuaren logoa sartuko, aurreko apartatuan deskribatutako baldintzei jarraituz.

11.7. Noiznahi ere onartzea Kultura eta Kirol Departamentuko Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atalak proiektua gauzatzen ari dela ziurtatzeko egiten dituen egiaztapen lanak.

11.8. Diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako beste laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuen berri ematea Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atalari. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta, betiere, jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen.

11.9. Egiaztapen eta kontrolak egiteko ahalmenak erabili ahal izan daitezen, kontabilitate liburuak, erregistro eginbidetuak eta gainerako agiriak eduki beharko dira, behar bezala ikuskatuak, pertsona edo entitate onuradunari aplikatu behar zaizkion merkataritzako legeetan eta lege sektorialetan agindutako moduan, eta halaber, dirulaguntzen oinarri arautzaileetan berariaz eskatzen diren kontabilitate orriak eta erregistro berariazkoak edukitzea.

11.10. Jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede izaten ahal diren bitartean.

11.11. Entitateak ebaluazio txosten bat aurkeztu beharko du proiektua amaituta. Txosten horretan, proiektuaren alderdiak noraino bete diren adieraziko du, hasieran aurkeztutako deskripzio-memorian jasotako adierazleekin alderatuta.

11.12. Entitateak konpromisoa hartu beharko du hizkuntza eta irudi inklusiboak eta ez-sexistak erabiltzeko jardueraren komunikazioa eta zabalkundea egiteko publizitate- edo informazio-euskarrietan. Halaber, zuzenean egiten diren dokumentuetan hizkera inklusiboa izanen da (horretarako, honako lan hau kontsulta daiteke: "Guía sobre estrategias de comunicación incluyente: El Género como prioridad", helbide honetan dagoena: http://www.navarra.es/NR/rdonlyres/30B6ABA1-F8D6-468F-8CBB-D5808B5F6575/118955/GUIADECOMUNICACION1213.pdf).

12.–Ordaintzeko moduak.

Ordaintzeko moduak hauek izanen dira:

12.1. Oro har.

Oro har, erakunde onuradunak diruz lagundutako jarduera egin duela justifikatu ondoren ordainduko dira laguntzak.

Ordaintzeko eskaera proiektua bukatzean edo proiektuaren zati bat gauzatu ondoren egiten ahalko da (entitate bakoitzeko ordainketa partzialeko 3 eskaera gehienez).

Entitateak dokumentazio hau aurkeztuko du ordainketa (guztizkoa edo partziala) eskatzeko:

a) Eskaera, honako hauek adierazita: ordainketa mota (guztizkoa edo partziala) eta eskatutako zenbatekoa.

b) Diruz lagundutako jarduera dela-eta izandako gastuen fakturen edo, bestela, merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten frogagirien zerrenda zenbakitu eta zehaztua, baita egindako ordainketen frogagiriena ere, honako hauek adierazita: hornitzailearen/jaulkitzailearen izena, IFZ, kontzeptua, fakturaren zenbakia eta data, zenbatekoa (BEZarena, PFEZarena eta guztirakoa) eta ordainketaren data; zerrenda hori V. eranskinean ageri den Excel plantillan igorriko da.

c) Egindako gastuen fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten bestelako agiriak, dirulaguntzaren helburua bete dela frogatzen dutenak.

Faktura horiek deialdiaren 1. oinarrian ezarritako epeetan emanak izan beharko dira, eta Fakturazio Betebeharrak arautzen dituen Erregelamendua onesten duen apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuari jarraikiz eginak. Berariaz baztertzen dira ordainagiriak, aurrekontuak eta albaranak, bai eta fakturatutako ondasunaren, obraren eta/edo zerbitzuaren xedea argi eta garbi eta bereizita ezartzen ez duten fakturak ere.

d) Egindako ordainketen frogagiriak, dirulaguntzaren xedea bete dela egiaztatzeko. 100 euroko edo hortik gorako gastuen ordainketak banku-ordainagiriaren bidez egiaztatuko dira. Ziurtagiri hori banku-erakundeak emanen du, eta bertan identifikaturik ageriko dira jaulkitzailea, hartzailea, ordainketa-data eta zenbatekoa. Zenbateko hori baino txikiagoak badira, honako hauen bidez justifikatzen ahalko dira: banku-ordainagiriak, "ordaindua" zigilua daramaten fakturak, hornitzaileak sinatuta eta zigilatuta, edo dagokion faktura edo gastu-frogagiria ordaindu dela egiaztatzen duen beste edozein dokumentu.

e) Jarduerak, deialdi honekin ez ezik, baliabide propioekin, kanpoko baliabideekin edo beste dirulaguntza batzuekin ere finantzatu badira, diru-sarrerak egiaztatzen dituen frogagiria bidaliko da, eta V. eranskineko dagokion fitxan zenbakitutako zerrendan zehaztu beharko dira, funts horien zenbatekoa, jatorria eta diruz lagundutako jardueretan izan duten erabilera adierazita.

f) Egindako jarduerak azaltzen dituen memoria laburra.

Faktura guztiak, dagozkien ordainagiriekin batera, PDF formatuan sartuko dira, aurreko apartatuko faktura zerrendaren arabera modu korrelatiboan ordenatuta.

6.1 oinarrian ostatu, mantenu eta joan-etorrietako gastuei buruz araututakoa betetzen dela baloratzeko, entitate onuradunak gastu horiei buruz V. eranskinean ezarritako informazioaren xehetasunak eman beharko ditu.

Entitate onuradunen kasuan, dokumentazio hori Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez aurkeztuko da (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa), ordainketa partzial bakoitza egin aurretik edo ordainketa globala eskatzean.

Pertsona fisikoen kasuan, ahal dela, dokumentazioa modu telematikoan aurkeztuko da, edo, hala ez bada, aurrez aurre Iruñeko Navarrería kaleko 39an dagoen Erregistro Bulegoan, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako beste bideetako edozein erabiliz.

Kultur Ekintza Zerbitzuak aldeko txostena eman ondoren eginen da ordainketa.

12.2. Konturako ordainketa.

Konturako ordainketak egiten ahalko dira, entitate onuradunak diruz lagundutako jarduera egin duela justifikatu ondoren. Konturako ordainketa bat eskatzeko epea bukatuko da justifikazioa aurkezteko epea bukatu baino hilabete bat lehenago (hots, 2023ko urriaren 10ean, egun hori barne).

Entitateak dokumentazio hau aurkeztuko du justifikazioan:

a) Eskabidea, adierazita zer ordainketa mota den (konturako ordainketa) eta zer diru kopuru eskatzen den.

b) Gastuak justifikatzeko fakturen edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten beste agiri batzuen zerrenda zenbakitu eta zehaztua, honako hauek adierazita: hornitzailearen/jaulkitzailearen izena, IFK, kontzeptua, fakturaren zenbakia eta data, zenbatekoa (BEZarena, PFEZarena eta guztirakoa); zerrenda V. eranskinean ageri den Excel plantillan igorriko da.

c) Egindako gastuen fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten bestelako agiriak, dirulaguntzaren helburua bete dela frogatzen dutenak.

Faktura horiek deialdiaren 1. oinarrian proiektua egiteko ezarritako epeetan emanak izan beharko dira, eta Fakturazio Betebeharrak arautzen dituen Erregelamendua onesten duen apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuari jarraikiz eginak. Berariaz baztertzen dira ordainagiriak, aurrekontuak eta albaranak, bai eta fakturatutako ondasunaren, obraren eta/edo zerbitzuaren xedea argi eta garbi eta bereizita ezartzen ez duten fakturak ere.

d) Jarduerak, deialdi honekin ez ezik, baliabide propioekin, kanpoko baliabideekin edo beste dirulaguntza batzuekin ere finantzatu badira, diru-sarrerak egiaztatzen dituen frogagiria bidaliko da, eta V. eranskineko dagokion orrian zenbakitutako zerrendan zehaztu beharko dira, funts horien zenbatekoa, jatorria eta diruz lagundutako jardueretan izan duten erabilera adierazita.

e) Egindako jarduerak azaltzen dituen memoria laburra.

Faktura guztiak PDF formatuan sartuko dira, b apartatuko faktura zerrendaren arabera modu korrelatiboan ordenatuta.

6.1 oinarrian ostatu, mantenu eta joan-etorrietako gastuei buruz araututakoa betetzen dela baloratzeko, entitate onuradunak gastu horiei buruz V. eranskinean ezarritako informazioaren xehetasunak eman beharko ditu.

Entitate onuradunen kasuan, dokumentazio hori ordainketa partzial bakoitza egin aurretik edo ordainketa osoa eskatzean aurkeztuko da Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez.

Pertsona fisikoen kasuan, ahal dela, dokumentazioa modu telematikoan aurkeztuko da, edo, hala ez bada, aurrez aurre Iruñeko Navarrería kaleko 39an dagoen Erregistro Bulegoan, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako beste bideetako edozein erabiliz.

Kultur Ekintza Zerbitzuak aldeko txostena eman ondoren eginen da ordainketa.

12.3. Aurrerakina.

Salbuespenez, laguntzak jarduera gauzatu aurretik ordaintzen ahalko dira, aurrerakin gisa, eta gehienez esleitutako dirulaguntzaren %50 aurreratzen ahalko da.

Horretarako, entitateak Kultura Ekintza Zerbitzuari eskatu beharko dio, ordainketa mota (aurrerakina) eta eskatutako zenbatekoa adierazita, eta dirulaguntzaren xedeak betetzeko beharrezkoa dela frogatuta. Horretarako, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez, banku-erakundeak emandako banku-ziurtagiri bat aurkeztu beharko du, aurrerakina eskatu zen egunean erabilgarri zeuden funtsak egiaztatzen dituena, bai eta data horretatik aurrera jaso edo egin gabe dauden kobrantzen eta ordainketen zerrenda ere, hilabeteka banakatuta.

Pertsona fisikoen kasuan, ahal dela, dokumentazioa modu telematikoan aurkeztuko da, edo, hala ez bada, aurrez aurre Iruñeko Navarrería kaleko 39an dagoen Erregistro Bulegoan, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako beste bideetako edozein erabiliz.

Aurrerakina eskatzeko epea hilabetekoa da, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita.

13.–Justifikatzeko epea eta modua.

V. eranskina betetzea eranskin horretako jarraibide-orriaren arabera.

13.1. Nolanahi ere, edozein dela aurreko apartatuko aukeren artean hautatzen den ordainketa modua, entitate onuradunek Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez aurkeztu beharko dituzte jarraian adierazten diren egiaztagiriak. Pertsona fisikoen kasuan, ahal dela, egiaztagiriak modu telematikoan aurkeztuko da, edo, hala ez bada, aurrez aurre Iruñeko Navarrería kaleko 39an dagoen Erregistro Bulegoan, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako beste bideetako edozein erabiliz.

Pertsona edo entitate onuradunek 2023ko azaroaren 10a baino lehen (egun hori barne) aurkeztu beharko dute justifikazioa.

Honako agiri hauek aurkeztu behar dira:

a) Azken likidazioaren eskaera eta eskatutako kopurua.

b) 12.1.b), c) eta d) oinarrietan eskatutako dokumentazioa.

c) Proiektuaren bukaerako memoria.

d) Proiektuan egindako jardueren ebaluazio txostena, 11.12 oinarrian zehaztutakoaren arabera.

e) Elementu inprimatuak eta publizitatekoak, eta/edo zabalkundea egiteko erabili diren web-orrietarako estekak.

f) Diru-sarreren eta gastuen zerrenda, aurrekontua orekatua dela egiaztatzeko. Horiek V. eranskineko ereduaren arabera aurkeztuko dira.

Gastuen eta ordainketen frogagiriek 2022ko azaroaren 2tik 2023ko azaroaren 10era artekoak izan behar dute, biak barne.

Gastu diruz lagungarrien barruan 2023ko laugarren hiruhilekoko faktura eta nominen PFEZren atxikipenak sartu badira, bai eta 2023ko urriko nominen Gizarte Segurantza ere, dirulaguntzaren likidazioa behin-behinekoa izanen da, eta gastu diruz lagungarri horien ordainketa konturako ordainketatzat hartuko da. Behin betiko likidazioa egiteko, pertsona edo entitate onuradunak, beranduenez 2024ko urtarrilaren 31n, dagozkion likidazioak eta egindako ordainketen egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu; hala egin ezean, zenbateko horiek gehi dagozkien interesak itzultzeko eskatuko zaio.

V. eranskinean jakinarazi behar da balio erantsiaren gaineko zerga berreskuratu edo konpentsatu daitekeen, eta hainbanatuz gero, hainbanaketaren ehunekoa adieraziko da.

Kultur Ekintza Zerbitzuak aldeko txostena eman ondoren eginen da ordainketa.

Ordainketa partzialen bat edo konturako ordainketaren bat egin bada, ez da beharrezkoa izanen aurkeztutako dokumentazioa berriz aurkeztea.

1.1. Justifikazio-kontua ematea entitate onuraduna nahitaez bete beharreko egintza da, eta 13. oinarri honetan eskatutako dokumentazioa sartu behar da bertan, entitate deklaratzailearen erantzukizunpean eta deialdian ezarritako epean.

Ezarritako epean hala justifikatu ezik, justifikatu ez diren gastuei dagokien dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da.

Eskaeraren edukia egokiro haztatu ahal izateko, ezinbestekoa izanen da behar bezala betetzea 13. oinarrian adierazitako dokumentazioa.

1.2. Diruz lagundutako proiektuaren gastu guztia justifikatu beharko da. Laguntzaren azken likidazioa egiteko, laguntza ematean zehazten den ehunekoa aplikatuko zaie jarduera bukatu eta gero onartzen diren gastuen frogagiriei, baldin eta ordaindu izanaren frogagiria badute.

Dirulaguntzaren espedientea kudeatzen duen unitateak argibideak eskatzeko jarduketaren bat egiten badu, jarduketa horrek ezin du ekarri dokumentu batzuk beste batzuekin ordezkatzea, ez eta, oro har, gerora sortutako dokumentuak aurkeztea ere.

14.–Dirulaguntzen pilaketa eta bateragarritasuna.

14.1. Foru Komunitateko Administrazioaren dirulaguntzarekin batera, helburu bera duten beste batzuk ere jaso daitezke, beste administrazio publiko batzuenak, beste entitate pribatu edo publiko batzuenak edo partikularrenak.

Kasu guztietan, bateraezina izanen da Foru Komunitateko Administrazioko Kultura eta Kirol Departamentuak proiektu bererako ematen duen beste edozein dirulaguntzarekin.

14.2. Dirulaguntzen zenbatekoa ezin da inola ere izan, bakarrik edo dirulaguntzaren xedeko jardueraren beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide propio batzuekin batuta, pertsona edo entitate onuradunak egin beharreko jardueraren kostua baino handiagoa.

15.–Dirulaguntza kobratzeko eskubidea galtzea eta dirulaguntza itzultzea.

Pertsona edo entitate onuradunak ez baditu betetzen laguntzak emateko ebazpenean, oinarri arautzaile hauetan edo Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako betebeharrak, dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko du, osorik edo partzialki.

Pertsona edo entitate onuradunak ia betebehar guztiak betetzen dituenean eta bere konpromisoak betetzeko jarrera garbia erakusten duenean, proportzionaltasun printzipioari jarraikiz zehaztuko da itzuli beharreko zenbatekoa, ikusita zenbat eta noraino ez diren bete dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak.

Justifikazio-betebeharra 13.1 oinarrian aurreikusitako epearen barruan betetzen ez bada, honako mailakatze-irizpide hau hartuko da kontuan bereziki:

–Egiaztagiriak azaroaren 10a baino geroago baina azaroaren 25a baino lehen aurkezten badira, ordaindu beharreko dirulaguntza %10 murriztuko da gehienez, epez kanpo aurkeztu arte igaro diren egunen kopuruaren proportzioan.

–Egiaztagiriak azaroaren 25a baino geroago aurkezten badira, laguntza kobratzeko eskubidea galdu dela deklaratuko da.

16.–Entitate hornitzaileen kontratazioa.

Gastu diruz lagungarria 12.000 eurotik gorakoa bada, ekipamenduko ondasunen horniduren kasuan edo aholkularitza eta laguntza enpresek emandako zerbitzuen kasuan, pertsona edo entitate onuradunak frogatu egin beharko du organo emailearen aurrean hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraikiz hautatu duela.

Baldintza hori betetzat joko da baldin eta hiru eskaintza edo gehiago eskatu badira eta jasotako proposamenetatik onena hautatu bada, salbu eta, gastu diruz lagungarrien ezaugarri bereziengatik, ez badago merkatuan hornidura hori egiten edo zerbitzu hori ematen duten entitate aski, edo gastua dirulaguntza eskatu aurretik egina bada.

17.–Arau hausteak eta zehapenak.

17.1. Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen IV. tituluan xedatutakoa aplikatuko da.

17.2. Zehapen prozedura izanen da ezarrita dagoena Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen V. tituluan.

18.–Dirulaguntzen araubide orokorra.

Oinarri arautzaile hauetan espresuki ezarrita ez dagoen orotan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak xedatutakoa aplikatuko da, bai eta aplikatzekoak diren gainerako arauak ere.

19.–Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontrako errekurtsoak.

Deialdi honen eta oinarri arautzaileen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

20.–Eredu edo txantiloien zerrenda.

Eskabidea eta beste agiri guztiak aurkeztu behar dira eranskineko ereduak baliatuta. Artem Jaialdiaren 2023ko deialdiaren fitxan daude eskuragarri, izapideen bilatzailean (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/enpresek-eta-profesionalek-antolatutako-arte-eszenikoen-eta-musikaren-arloko-jaialdiak-eta-lehiaketak-artem-festival-diru-laguntza).

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Eskaera aurkezteko fasea:

–I. eranskina.–Eskaera eredua.

–II. eranskina.–Proiektuaren deskripzio-memoria.

–III. eranskina.–Eskaeraren datu ekonomikoak.

Laguntzak emateko fasea: (Laguntza ematen denetik hilabeteko epean - pertsona edo entitate onuradunek soilik):

–IV. eranskina.–Kultur mezenasgoa.

–Gardentasunari buruzko adierazpena, pertsona fisikoak izan ezik.

Justifikazio fasea (pertsona edo entitate onuradunak soilik):

–V. eranskina–Justifikazioen informazio ekonomikoa.

Iragarkiaren kodea: F2305503