96. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

11. ordenantza fiskala, musika eskolako ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko prezio publikoak arautzen dituena. Hasierako onespena

Arangurengo Udalak, 2023ko apirilaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Musika eskolako ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskala (11. ordenantza fiskala).

Ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez daitezen. Inork ez badu halakorik aurkezten, behin betiko onetsirik geldituko da.

Mutiloan, 2023ko apirilaren 26an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2306581