96. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

BIGARREN JENDAURREKO INFORMAZIOA: "Serena Solar 2" eguzki-instalazio fotovoltaikoaren ebakuazio-azpiegiturak, Barasoaingo, Biurrun-Olkozko eta Tebas-Muru Artederretako udal-mugarteetan. 5088-CE espedientea.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluan eta Energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta haren horniketa egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, jendaurrean jarri ziren "Serena Solar 2" eguzki-instalazio fotovoltaikoaren eta haren ebakuazio-azpiegituren aurreproiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterketa, iragarkia argitaratuta 2021eko 77. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 8koan.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren abenduaren 16ko 1320E/2022 Ebazpenaren bidez, ingurumen-inpaktuaren adierazpena eman zen "Serena Solar 2" eguzki-instalazio fotovoltaikorako eta haren ebakuazio-azpiegituretarako.

Sustatzaileak zenbait aldaketa egin ditu ebakuazio-azpiegituretan, tramitazioan ezarritako baldintzak betetzeko, eta, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikuluan xedatutakoa betetzeko, jendaurrean jartzen da ondoko espedientea:

–Eskatzailea: Solaria Promoción y Desarrollo Fotovoltaico SLU.

–Xedea: ebakuazio-azpiegituren aurreproiektuaren aldaketa jendaurrean jartzea, aurretiazko administrazio baimena lortzeko.

–Instalazioen deskribapena: "Serena Solar 2" eguzki-instalazio fotovoltaikoaren ebakuazio-azpiegiturak. Instalatutako potentzia 46,709 MW-ekoa da.

–Organo eskuduna: Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusia.

Espedientea jendaurrean jarriko da Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, 31005 Iruña), kontsultak egin ahal izateko. Era berean, esteka honetan eskuratu daiteke informazioa:

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/ebakuazio-azpiegiturak-serena-solar-2-eguzki-planta-fotovoltaikoa-espediente-5088-ce

Alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira, edozein erregistro bulegotan, Nafarroako Gobernuaren erregistro orokor elektronikoaren bidez edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako moduetatik edozeinetan. 30 egun balioduneko epean aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta zuzendu behar dira Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalera, espediente kodea zein den adierazita.

Iruñean, 2023ko apirilaren 25ean.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2306455