96. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

2/2023 EBAZPENA, apirilaren 27koa, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendari nagusiak emana, Lodosako Plazatxoko memoriagunea Nafarroako memoria historikoaren toki deklaratzeko eta hala inskribatzeko prozedura abiatzen duena.

Azaroaren 26ko 33/2013 Foru Legeak, 1936ko kolpe militarraren ondorioz eraildako eta errepresioaren biktima izandako Nafarroako herritarrei errekonozimendua eta ordain morala ematekoak, 9. artikuluan ezartzen du Nafarroako memoria historikoaren tokien figura.

Ondoren, Nafarroako Memoria Historikoaren Tokiei buruzko abenduaren 26ko 29/2018 Foru Legeak arautu zuen Nafarroako memoria historikoaren tokien deklarazioa, babesa, kontserbazioa eta haien hedapena, memoriaren transmisiorako gune izan daitezen eta bakearen eta bizikidetzaren kultura sustatzen lagundu dezaten. Xede horri begira, aipatu legearen 6. artikuluak eta hurrengoek Nafarroako Memoria Historikoaren Tokien Erregistroa sortzen dute, mota horretako tokiak kontrolatzeko eta horiei publizitatea emateko tresna gisa, eta bertan inskribatzeko prozedura arautzen dute.

Foru lege horretan ezarrita dago Nafarroako Gobernuan memoria historikoaren arloan eskumena duen departamentuak jarraitu beharreko prozedura zehatza, zeina burutuko baita ezarritako baldintzak betetzen dituzten toki edo guneak Nafarroako memoria historikoaren toki deklaratzeko erabakiarekin.

Nafarroako memoria historikoaren toki deklaratzeak berekin ekarriko du prebentziozko inskripzioa egitea Nafarroako Memoria Historikoaren Tokien Erregistroan, eta, hala aitortzen bada, behin betiko inskribatzea; horrek berekin ekarriko du foru lege horretan ezarritako aitortza berezia eta babes araubidea aplikatzea, baita tokiaren onura publikoaren eta interes sozialaren deklarazioa ere, ondorio guztietarako.

Nafarroako Memoriaren Institutuak uste du Lodosako Plazatxoko memoriaguneak Nafarroako memoria historikoaren toki gisa katalogatua izateko baldintzak betetzen dituela eta, horregatik, bidezkoa dela hura Nafarroako memoria historikoaren toki deklaratzeko eta hala inskribatzeko prozedura abiatzea.

Lodosa izan zen, Iruñearen atzetik, 1936ko uztaileko kolpe militarraren ostean matxinatuek eragindako indarkeriaren ondorioz hildako gehien izan zituen Nafarroako herria: ehun eta hogeita hamahiru hildako. Beste leku batzuetan bezala, kolpearen aldeko indar militar eta paramilitarrei aurka egiten saiatu ziren Lodosan. Lodosako Plazatxoan gertatu ziren liskar armatu horietako batzuk, talde armatu horien eta ezkerreko indar politiko eta sindikaletako militanteen artean. Azken horiek aurre egiten saiatu ziren, baina borroka desorekatua zen. Plazatxoan bertan Anastasini zirkua zegoen, emanaldiak eskaintzen ari baitziren egun horietan. Zirkuko kideek ere matxinatuen indarkeria pairatu zuten; ustez Mendabian edo Larragan gertatu zen gure historiaren pasarte ilun bat da. Gainera, Lodosa izen zen Trantsizioan memoriaren berreskuratzea bultzatu zuen herrietako bat, desobiratze goiztiarrak izeneko prozesuaren bitartez. Gerora, oroimenaren aldeko herriko taldeek bizirik mantendu dute horren memoria. Horregatik guztiagatik, herriko udalak 2022an erabaki zuen memorial bat eraikitzea. Alberto Odériz eskultoreari enkargatu zitzaion, eta topagune bat izan nahi du, desagerraraziko zirkuaren harmailak gogora ekartzen duena.

Espedientean jasota daude Nafarroako Memoria Institutuaren proposamen txostena, bai eta txosten juridikoa ere, Lodosako Plazatxoko memoriagunea Nafarroako memoria historikoaren toki deklaratzeko eta Nafarroako Memoria Historikoaren Tokien Erregistroan inskribatzeko.

Adierazitakoarekin bat, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendari nagusia naizen aldetik ditudan eskumenak erabiliz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluarekin bat eta Herritarrekiko Harremanetako Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 14ko 94/2019 Foru Dekretuarekin bat,

EBAZTEN DUT:

1. Lodosako Plazatxoko memoriagunea Nafarroako memoria historikoaren toki deklaratzeko eta inskribatzeko prozedura abiatzea, eta Nafarroako Memoria Historikoaren Tokien Erregistroan prebentziozko haren idatzoharra egitea, LM-2023-0003 inskripzio zenbakiarekin, ebazpen honen eranskinean ezarritako ezaugarri eta baldintzen arabera.

2. Prozedurari hasiera emateak berekin dakar babes-araubidea aplikatzea, behin-behinean, berehala eta zuzenean, Nafarroako Memoria Historikoaren Tokiei buruzko abenduaren 26ko 29/2018 Foru Legean ezarritakoari jarraituz. Babes-araubidea mantenduko da deklaratze eta inskribatze espediente hau tramitatzen den bitartean. Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak edozein unetan utz dezake bertan behera, baldin eta inskribatu nahi den ondasun horrek arriskurik ez duela egiaztatzen bada.

3. Inskribatze espedientea ebazteko epea 12 hilabetekoa izanen da, gehienez, ebazpen honetatik aurrera zenbatzen hasita. Berariazko ebazpenik eman ezean, espedientea iraungitzat hartuko da, eta ezin izanen zaio ondasun horren gaineko prozedura berri bati hasiera eman hurrengo hiru urteetan, non ez den ondasunaren titularrak eskatuta egiten.

4. Ebazpen hau igortzea Herritarrekiko Harremanetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Nafarroako Memoriaren Institutura, eta jakinaraztea Lodosako Udalari, behar diren ondorioak sor ditzan.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Gobernu Irekiaren Atarian argitaratzea, eta jendaurrean jartzea hilabetez, argitaratzen denetik hasita.

Aipatu epean, pertsona fisiko eta juridiko interesdunek nahi adina alegazio aurkezten ahalko dituzte Nafarroako Gobernuaren erregistro orokor elektronikoan (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako erregistroetako edozeinetan, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusira zuzendurik.

Iruñean, 2023ko apirilaren 27an.–Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendari nagusia, Martín Zabalza Arregui.

ERANSKINA

Tokiaren identifikazioa (deskribapena eta kokapena):

Lodosako Plazatxoko memoriagunea.

Katastroko erreferentzia: bide publikoa - Lodosako Plazatxo plaza.

Ondasunaren ukitutako zatiak:

Plazatxoko memoriagunearen eskultura multzoa.

Zehaztapen kartografikoa (IDENA):

–2.079492, 42.425393.

–2.079669, 42.425300.

Balioen identifikazioa:

Lodosako Plazatxoan enfrentamenduak izan ziren Errepublikaren legalitatea defenditzen zutenen eta herria okupatu nahi zuten matxinoen indarren artean. Toki horretan jarrita zegoen Anastasini zirkua; zenbait lekukotzaren arabera, kideak errepresaliatuak izan ziren. Esku-hartze artistikoak existitu egin zen gune bat berriro eraiki nahi du, haren suntsiketa eta abandonuaren aurrean gogora ekarri eta topaketa publikorako toki bat sortu.

Titulartasuna:

Lodosako Udala.

IFK: P3115600C.

Zainketa, seinaleztapen eta zabalkunderako neurri partikularrak:

Neurri orokorrak, 29/2018 Foru Legearen III. eta IV. tituluetan ezarritakoak.

Kautelazko babes-neurriak:

Ez dira behar.

Iragarkiaren kodea: F2306677