96. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

145/2023 EBAZPENA, apirilaren 27koa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita 2023-2024 ikasturterako egutegia Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan Lanbide Heziketa Bereziko zikloak egin nahi dituzten ikasleak onartzeko.

Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan, Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 22ko 52/2015 Foru Aginduan arautzen dira hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleentzako Lanbide Heziketako prestakuntza programak, "Lanbide Heziketa Bereziko zikloak" deituak, otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuaren laugarren xedapen gehigarrian aipatzen direnak. Foru agindu horren II. kapituluan, "Inskripzioa, prozedura eta onartzeko irizpideak" izenekoan, ezartzen denez, Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroaren (NHBBZ) esku-hartzea beharrezkoa da onarpen prozedura ezartzeko. Onarpen prozedura bakoitzerako egutegia eta argibideak Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren ebazpen bidez arautzen dira.

NHBBZk Lanbide Heziketa Bereziko zikloetan onartzeko prozesuaren egutegiko datak ezarri ondoren, eta ikusirik Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuko zuzendariaren eta Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendariaren aldeko txostena.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 2023-2024 ikasturtean ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan Lanbide Heziketa Bereziko zikloak egin nahi dituzten ikasleak onartzeko prozeduraren egutegia onestea. Ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzura, Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzura, Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzura, Azterlan Ekonomikoen eta Nominen Zerbitzura, Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzura, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzura, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusira, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Eskolatze Bulegora, Orientazio Bulegora eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen honen eta eranskinaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik hasita.

4. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2023ko apirilaren 27an.–Lanbide Heziketaren zuzendari nagusia, Tomás Rodríguez Garraza.

ERANSKINA

2023-2024 ikasturteko onartze prozesuaren egutegia

Lanbide Heziketa Bereziko zikloak

Inskripzioa egiteko epea.

INSKRIPZIOA EGITEKO EPEA

GRADU BEREZIKO LH-KO IRAKASKUNTZAK

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

Inskribatzeko epe arrunta (inskripzio eskabideak eta hari atxiki beharreko dokumentazioa aurkezteko)

Maiatzaren 10a

Maiatzaren 26a

14:00ak arte

Onartze prozesuko hurrengo urratsen egutegia.

EPE ARRUNTA

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

Onartuen behin-behineko zerrenda argitaratzea

Maiatzaren 29a

Onartuen behin-behineko zerrendari buruzko erreklamazioak aurkeztea

Maiatzaren 29a

Maiatzaren 31

14:00ak arte

Onartuen behin betiko zerrenda argitaratzea

Ekainaren 2a

Matrikulazio-egunak

Ekainaren 7a

Ekainaren 14a

14:00ak arte

Orientatzaileentzako egutegia.

Txosten hauek helarazteko azken eguna:

–Curriculum Bereziko Unitate batean ikasi duten ikasle desgaituei buruzko txosten psikopedagogikoa, curriculum gaitasunaren mailak adierazita, heziketa arlo guztietan (Ikastetxeko orientatzaileari zuzendutako txostena).

–Txosten psikopedagogikoa, desgaitasunari lotutako hezkuntza-premia bereziak dituzten eta curriculum-egokitzapenak izan dituzten Bigarren Hezkuntzako ikasleei buruzkoa (NHBBZri / Laneratzeari zuzendutako txostena).

–Txosten psikopedagogikoa, desgaitasunari lotutako hezkuntza-premia bereziak izan eta beste irakaskuntza batzuk egin dituzten ikasleei buruzkoa (NHBBZri / Laneratzeari zuzendutako txostena).

Ekainaren 15a

Ekainaren 20a (14:00ak arte)

Iragarkiaren kodea: F2306781