96. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

74/2023 EBAZPENA, apirilaren 12koa, Toki Administrazioaren zuzendari nagusiak emana, "Arbontzeko (Nafarroa) hondakin uren tratamendua" izeneko proiektua eta hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda behin betiko onesten dituena.

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak urtarrilaren 24an emandako 19/2023 Ebazpenaren bidez jendaurrean jarri ziren aipatutako proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, hamabost egunez, eta Arbontzeko Kontzejua deklaratu zen desjabetze espedientearen onuradun.

Epe horretan alegazio hau jaso da, eta honela erantzuten zaio:

–Luis María Arbeloa Zabaleta jaunak, Arbontzeko (Erromantzatua) 5. poligonoko 187. lurzatiaren (ARB-04) jabeak, eskatu du bere finkan trazadura aldatzeko, eta, horren ordez, ondoan dagoen lurzatitik eraman dezatela, hots, 5. poligonoko 189. lurzatitik, zeina Arbontzeko herri-lurren jabetzakoa baita.

Alegazioa onesten da eta trazadura aldatzen da. Ondorioz, 5. poligonoko 189. lurzatia ukituko da (ARB-16), zeina Arbontzeko herri-lurren jabetzakoa baita. Hona ukipenak: 135,37 m luzeko hoditeria, 406,11 m²-ko zortasuna, 1.814 m²-ko aldi baterako okupazioa eta 2 erregistro-putzu, 4 m² okupatuko dituztenak. Arbontzeko 5. poligonoko 187. lurzatiak, hots, proiektuko ARB-04 finkak, alegazio-egilearena denak, ukipen hau izanen du azkenean: 7,41 m luzeko hoditeria, 22,23 m²-ko zortasuna eta 173 m²-ko aldi baterako okupazioa.

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 20. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuak esleitu dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Behin betiko onestea "Arbontzeko (Nafarroa) hondakin uren tratamendua" izeneko proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, eta aurkeztutako alegazioak ebaztea ebazpen honen azalpen zatian adierazitako moduan; ulertzen da onespenak berekin dakarrela onura publikoaren deklarazioa eta okupatzeko beharra.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Arbontzeko herriko etxeko iragarki-taulan argitaratzea. Era berean, iragarki bat argitaratuko da Foru Komunitateko bi egunkaritan.

3. Ebazpen hau Arbontzeko Udalari, Nafarroako Toki Azpiegiturak SAri eta Luis María Arbeloa Zabaletari jakinaraztea, eta adieraztea administrazio publikoek ez beste interesdun guztiek gora jotzeko errekurtsoa jar dezaketela, Lurralde Kohesiorako kontseilariari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio publikoek, berriz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, deusetan galarazi gabe horren aurretik Nafarroako Gobernuaren aurrean errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2023ko apirilaren 12an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús M.ª Rodríguez Gómez.

ARBONTZEKO (NAFARROA) HONDAKIN UREN TRATAMENDUA

Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda

FINKAREN KODEA

TITULARRA/K

JARDUKETA

BEHIN
BETIKO OKUP.

ZORTASUNA

ALDI BATERAKO OKUPAZIOA

ERREGISTROAK/KUTXATILAK

POLIGONOA

LURZATIA

LUR MOTA

ml

un.

HERRIA: ARBONTZE

María Josefa Sagardoy Eguaras

Saneamendua

-

-

-

266

-

-

5

265

Lehorreko alorra

ARB-00

Orencia Oroz Hernández

Eleuterio Eulogio Oroz Hernández

ARB-01

Francisco Javier Urdániz Goñi

Saneamendua

-

20,33

60,99

-

1

2

5

40

Lehorreko alorra

ARB-01BIS

Urtasun Iriarte T.C.E.A

-

-

-

334

-

-

5

40

Lehorreko alorra

ARB-02

Nafarroako Gobernuko Herri-lanen Zuzendaritza Nagusia

Saneamendua

-

6,2

18,6

95

-

-

-

-

Errepidea

ARB-03

Francisco Javier Urdániz Goñi

Saneamendua

-

243,44

730,32

-

3

6

5

337

Lehorreko alorra

ARB-03BIS

Urtasun Iriarte T.C.E.A

-

-

-

3.687

-

-

5

40

Lehorreko alorra

ARB-04

Luis María Arbeloa Zabaleta

Saneamendua

-

7,41

22,23

173,1

-

-

5

187

Lehorreko alorra

ARB-05

Arbontzeko Kontzejuko herri-lurrak

Saneamendua

-

36,49

109,47

1.204

1

2

5

185

Larreak

Saneamendua eta hornidura

-

45,08

135,24

-

1

2

ARB-06

Arbontzeko Kontzejua

Saneamendua eta hornidura

-

5

15

77

-

-

-

-

Bidea

ARB-07

María Teresa Zalba Gastón

Saneamendua

-

7,64

22,92

139

1

2

5

176

Lehorreko alorra

ARB-08

Urtasun Iriarte T.C.E.A

Saneamendua

-

-

-

74

-

-

5

169

Lehorreko alorra

ARB-09

Arbontzeko Kontzejua

Saneamendua

-

5,05

15,15

26

-

-

5

314

Hobia

ARB-10

Ebroko Konfederazio Hidrografikoa

Saneamendua

-

7,01

21,03

95

-

-

-

-

Erreka

ARB-11

María Teresa Zalba Gastón

Saneamendua

-

160,51

481,53

2.303

3

6

5

186

Lehorreko alorra

Saneamendua eta hornidura

-

54,65

163,95

1635

2

4

ARB-12

Arbontzeko Kontzejua

Saneamendua eta hornidura

-

4,5

13,5

69

-

-

-

-

Bidea

ARB-13

Arbontzeko Kontzejuko herri-lurrak

Saneamendua

1.849

28,25

84,75

3.332

1

2

5

302

Lehorreko alorra

ARB-14

Nafarroako Foru Komunitatea (altxonbideak)

Saneamendua

-

17,5

52,5

258

-

-

5

329

Altxonbidea

ARB-15

Ebroko Konfederazio Hidrografikoa

Saneamendua

-

26,2

78,6

443

-

-

-

-

Erreka

ARB-16

Arbontzeko Kontzejuko herri-lurrak

Saneamendua

-

135,37

406,11

1814

2

4

5

189

Larreak

ARB-17

Ebroko Konfederazio Hidrografikoa

Saneamendua

-

6

18

89

-

-

-

-

Erreka

ARB-18

Jaime de Carlos Ainta

Saneamendua

-

33,31

99,93

454

-

-

5

190

Lehorreko alorra

Iragarkiaren kodea: F2305751