95. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRONKARIKO IBAXAREN BATZORDEA

2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Erronkariko Ibaxaren Batzordeak, 2023ko martxoaren 1ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023ko ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarra.

Hasierako onespenaren erabakia 2023ko 56. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 20an, eta jendaurreko aldia iragan da inork alegaziorik aurkeztu gabe; hortaz, behin betiko onetsitzat jotzen da 2023ko aurrekontu orokor eta bakarra, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Argitara ematen da, laburturik, 2023ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra; hona hemen haren egitura, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 57.000,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 875.887,65 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 186.156,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 209.146,25 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 1.328.189,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 661.940,02 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 94.407,50 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 165,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 96.782,29 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 403.716,15 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 50.000,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 20.900,00 euro.

Gastuak, guztira: 1.327.910,96 euro.

Erronkarin, 2023ko apirilaren 24an.–Batzordeko burua, Eneko Egiguren Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L2306413