95. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTZIN-AMESKOAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2023ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Antzin-Ameskoako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2023ko martxoaren 30ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023ko plantilla organikoa.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak eta alegazioak aurkez ditzaten. Ez bada epe horretan erreklamaziorik egiten, behin betiko onetsitzat joko da, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2eko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoarekin.

Antzinen, 2023ko apirilaren 19an.–Mankomunitateko burua, Marcelino Posada García.

Iragarkiaren kodea: L2306097