95. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Kultura eta Euskarako Informazio Batzordeko burutza eskuordetzea

Zizur Nagusiko alkateak 328/2023 Ebazpena eman zuen 2023ko apirilaren 12an. Hona hemen ebazpenaren testua:

Jarraikiz azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 125. eta 38. artikuluei (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki-erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua), kontuan hartuta zer proposamen egin zuen Kultura eta Euskarako Informazio eta Jarraipenerako Udal Batzorde Iraunkorrak, gaurko bilkuran, eta legez dagozkidan eskudantziak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. Elena Petri Navarlazi eskuordetzea Kultura eta Euskarako Informazio eta Jarraipenerako Udal Batzorde Iraunkorraren burutza.

2. Udalbatzari ebazpen honen berri ematea, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Zizur Nagusian, 2023ko apirilaren 17n.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2306030