95. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Atarrabiako Udalak, 2023ko martxoaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Udalaren aurrekontua, hori betearazteko oinarriak eta Kirol Martiket 2015 SL enpresa publikoak aurkezturiko gastuen eta diru-sarreren aurreikuspenaren egoera-orria.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Atarrabian, 2023ko martxoaren 30ean.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L2306141