95. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetzan emandako eskumena bereganatzea, 2023ko lan publikoaren eskaintza onesteko eta lanpostu gehiago eskaintzeko 2022ko abuztuaren 9an onetsitako deialdian.

Alkatetzaren 1/2023 dekretua, apirilaren 21ekoa.

Alkatetzaren uztailaren 8ko 6/2020 Dekretuaren bidez, Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetu zitzaion eskumen hau: lan publikoaren eskaintza onestea, osoko bilkuran onetsitako aurrekontuaren eta plantilla organikoaren arabera, eta langileak hautatzeko proben eta lanpostuak betetzeko lehiaketen oinarriak onestea.

Tokiko Gobernu Batzarraren 2023ko martxoaren 21eko bilkuran, organo horri jakinarazi zitzaizkion 2023ko lan publikoaren eskaintza onesteko eskumena bereganatzeko premiak eta arrazoiak, eta ez zen kontrako adierazpenik egin.

Aurrekoarekin lotuta, Tafallako Udaleko Gobernu Batzarraren 2022ko abuztuaren 9ko erabaki baten bidez (2022ko 179. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 8an), onetsi egin zen udaltzain-agentearen lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdia. Deialdiaren 1.2 eta 7.3 oinarrietan, hautaketa-prozesuan lanpostu kopurua handitzeko aukera ezartzen da, baldin eta izangaia Oinarrizko Prestakuntza Ikastarora sartu aurretik beste lanpostu batzuk hutsik geratzen badira. Oinarriek Tokiko Gobernu Batzarrari esleitzen diote eskumen hori.

Aurrekoa betez, eskumena bereganatzen da, jarraikiz ezarritakoari azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 116. artikuluan (arau horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua) eta urriaren 1eko 40/2015 Legearen 10. artikuluan (arau horrek jorratzen du Sektore Publikoaren Araubide Juridikoa).

Horrenbestez,

DEKRETATZEN DUT:

Lehenengoa.–2023ko lan publikoaren eskaintza onesteko eskumena bereganatzea, bai eta beharrezkoak diren izapideak egitekoa ere, udaltzain-agentearen lanpostu bat gehitzeko, Tafallako Udaleko Gobernu Batzordearen 2022ko abuztuaren 9ko erabaki baten bidez onartutako deialdiaren ondoriozkoa, adierazitako baldintzetan.

Bigarrena.–Dekretu honetako bereganatzeak sinatzen den egunetik aitzina izanen ditu ondorioak.

Hirugarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Laugarrena.–Bereganatze hau Tokiko Gobernu Batzarrera eta Udaleko osoko bilkurara igortzea, jakinaren gainean egon daitezen.

Bosgarrena.–Honako hau unitate organikoetara igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Tafallan, 2023ko apirilaren 21ean.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2306445