95. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NABASKOZEKO KONTZEJUA

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Nabaskozeko Kontzejuaren kudeaketa-batzordeak, 2023ko apirilaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023ko aurrekontu orokorra.

2023ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egonen dira 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedienteak azter daitezen, eta aurkez daitezen erreklamazioak, kexak edo oharrak; hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa) eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Toki Ogasunak).

Jendaurrean egoteko epea iraganik, behin betiko onetsitzat joko da, inork alegaziorik aurkezten ez badu.

Nabaskozen, 2023ko apirilaren 19an.–Kudeaketa-batzordeko burua, Mercedes Rodrigo Inchusta.

Iragarkiaren kodea: L2306139