95. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURELU DEIERRIKO KONTZEJUA

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Murelu Deierriko Kontzejuak, 2023ko otsailaren 24an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023. urteko aurrekontua.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Murelu Deierrin, 2023ko apirilaren 17an.–Alkatea, Lidia San Martín Fernández.

Iragarkiaren kodea: L2306025