95. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MILAGRO

2023ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Milagroko Udalak, 2023ko apirilaren 18an egin osoko bilkura berezi eta premiazkoan, erabaki zuen hasiera batez onestea erakunde honen 2023ko ekitaldirako plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda, horiek nork betetzen dituzten zehaztuta.

Plantilla organikoa Idazkaritzan eta iragarki-taulan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administraziori buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. eta 271. artikuluetan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuarekin.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Milagron, 2023ko apirilaren 19an.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.

Iragarkiaren kodea: L2306136