95. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

2023ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz, jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da 2023ko plantilla organikoa, eranskinean zehazten baita. Hasierako onespenaren erabakia 2023ko 56. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, martxoaren 20an.

Larraunen, 2023ko apirilaren 21ean.–Alkatea, Mikel Uharte Martija.

LARRAUNGO UDALAREN 2023KO PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

Lanpostua: idazkaria. Kopurua: 1. Maila: A. Sarbidea: Merezimenduen lehiaketaren bidez betetzeko, 20/2021 Legea eta 19/2022 Foru Legea. Lanpostuko osagarria: %41,88. Administrazio egoera: hutsik. Berariazko baldintza: euskararen ezagutza, EGA, C-1 edo ofizialki haren baliokide den titulazioari dagokion euskara maila eskatuko da.

Lanpostua: administrari-ofiziala, diruzainaren eginkizunekin. Kopurua: 1. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %14,20. Diruzaintzako osagarria: %10. Administrazio egoera: jardunean. Berariazko baldintza: euskararen ezagutza, EGA, C-1 edo ofizialki haren baliokide den titulazioari dagokion euskara maila eskatuko da.

Lan-kontratudun finkoak.

Lanpostua: garbitzailea. Kopurua: 1. Maila: E. Sarbidea: Merezimenduen lehiaketaren bidez betetzeko, 20/2021 Legea eta 19/2022 Foru Legea. Administrazio egoera: hutsik. Garbitzailearen lanposturako, ahozkoan B2 eta idatzizkoan A2, edo ofizialki baliokidea den titulazioari dagokion euskara maila eskatuko da.

Lanpostua: administraria. Kopurua: 1. Maila: C. Sarbidea: Merezimenduen lehiaketaren bidez betetzeko, 20/2021 Legea eta 19/2022 Foru Legea. Lanpostuko osagarria: %14,20. Administrazio egoera: hutsik. Berariazko baldintza: euskararen ezagutza, EGA, C-1 edo ofizialki haren baliokide den titulazioari dagokion euskara maila eskatuko da.

Funtzionarioen izenen zerrenda

Administrari-ofiziala: Amaya Arrizubieta Baleztena.

Administrazio-kontratudunen izenen zerrenda:

Idazkaria: Ana Alduntzin Navarro.

Aldi baterako lan-kontratudunen izenen zerrenda

Administrari ofiziala: Jacinto Bengoechea Mariezcurrena.

Garbiketako langilea: M.ª Carmen Bildarraz Arraras.

Iragarkiaren kodea: L2306373