2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LARRAUN
2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena
2023ko 56. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen, martxoaren 20ean, 2023ko aurrekontu orokorraren eta hura betearazteko oinarrien hasierako onespenaren iragarkia.
Jendaurrean egoteko epea iragan da, aurrekontuaren kontra inork erreklamaziorik aurkeztu gabe. Beraz, behin betikoz onetsirik gelditu dira 2023ko ekitaldirako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak, Nafarroako Toki Ogasunari buruzko 6/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoa betez.
Hori dela eta, aipatutako Foru Legean xedatutakoari jarraikiz, laburturik argitaratzen da behin betikoz onetsitako aurrekontua:
DIRU-SARRERAK:
1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 313.000 euro.
2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 150.000 euro.
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 9.350 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 500.285 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 3.610 euro.
7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 249.395,74 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 1.225.640,74 euro.
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileen ordainsariak: 263.650 euro.
2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 241.845 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 350.850 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 103.295,74 euro.
7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 20.000 euro.
Gastuak, guztira: 979.640,74 euro.
Mugiron (Larraun), 2023ko apirilaren 19ean.–Alkatea, Mikel Huarte Martija.
Iragarkiaren kodea: L2306151