95. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

XABIER

Bake epaile titularraren kargua hutsik

Bake epaile titularraren kargua betetzeko deialdi publikoa iragartzen da, eta horretarako hamabost egun balioduneko epea irekitzen, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek, behar diren gaitasun eta bateragarritasun baldintzak badituzte, eskabideak aurkez ditzaten Udalaren bulegoetan; hori guztia, aintzat hartuz Botere Judizialaren Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluetan xedatua dagoena.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Xabierren, 2023ko apirilaren 25ean.–Alkatea, Laura Guindano Taínta.

Iragarkiaren kodea: L2306488