95. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FITERO

2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2023ko 51. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 13an, 2023ko aurrekontu orokor eta bakarraren hasierako onespenaren iragarkia, barnean zuela San Raimundo Abad zahar-egoitzarena.

Jendaurrean egoteko epea iraganik, inork aurrekontuaren aurkako erreklamaziorik aurkeztu ez duelarik, behin betiko onetsitzat jo da, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276.2 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Horrenbestez, eta jarraikiz aipatutako foru legearen 277.1 artikuluari, laburtuta argitaratzen da behin betiko onetsitako 2023rako aurrekontu orokorra:

FITEROKO UDALA

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 905.220 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 1.060.804 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 2.000 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 196.959 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 248.000 euro

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 60.000 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 43.817 euro.

Gastuak, guztira: 2.516.800 euro.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 662.960 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 65.000 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 504.500 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.016.950 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 43.550 euro.

6. kapitulua.–Inbertsioak besterentzea: 1000 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak eta kapitaleko bestelako diru-sarrera batzuk: 222.840 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 2.516.800 euro.

SAN RAIMUNDO ZAHAR-EGOITZA

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 822.252,91 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 314.414,50 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 53.700,87 euro.

Gastuak, guztira: 1.190.368,28 euro.

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 1.157.159,28 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 33.209 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 1.190.368,28 euro.

Fiteron, 2023ko apirilaren 18an.–Alkatea, Miguel Aguirre Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L2306049