95. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

48E/2023 FORU AGINDUA, apirilaren 4koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Kirolaren Erregistroan inskribatutako Nafarroako kirol erakundeentzako dirulaguntzen deialdia, kirol egokituetan aritzeko kirol material ez-suntsikorra erosteko dena, eta hura garatzeko 119.170 euroko gastua baimentzen baita, Europar Batasunak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (NextGenerationEU). DDBN identifikazioa: 686289.

Kirolaren arloko eskumen esklusiboa garatze aldera, Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legeak aitortzen du kirolak pertsonen bizitzan duen garrantzia, eta interes publikoko gizarte jardueraren maila aitortzen dio, bizi kalitatea goratu eta pertsonaren prestakuntza eta garapen integrala eta norberaren ongizatea bultzatzen dituelako. Kirolak bizikidetza, kohesioa eta gizarte integrazioa bultzatzen ditu, osasun publikoa hobetzen laguntzen du, eta garapen ekonomikoa eta ongizate kolektiboa sustatzen ditu.

2020ko uztailaren 21ean Kontseilu Europarrak onartu zuen martxan jartzea Suspertzeko Europako Tresna, zeinaren garapenean Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2021/241 (EB) Erregelamendua eman baitzuten, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2021eko otsailaren 12koa, NextGenerationEU funts berriarekin finantzatuko den Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzeko.

Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana osatzen duten proiektuek aukera emanen dute estatu kideetan egiturazko erreformak egiteko, eta administrazio publikoek protagonismoa hartuko dute Planeko proiektuak bultzatu, jarraitu eta kontrolatzeko. Plan hori lurralde nazionalean betearazteko, abenduaren 30eko 36/2020 Errege Lege Dekretua onartu da, Administrazio Publikoa modernizatzeko eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana gauzatzeko premiazko neurriak onesten dituena, Europako funtsekin finantzatzen ahal diren jardueren programazioa, aurrekontua, kudeaketa eta gauzatzea errazteko. Bestalde, esparru berean, Espainiako Gobernuak onartu du 2021eko apirilaren 27ko Ministroen Kontseiluan Espainiako ekonomiarako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana. Plan hori hainbat osagaitan banatzen da, ministerioetako departamentuek esku hartzen duten jarduera ardatzen arabera.

Zehazki, Kirolaren Sektoreari aukera berdintasunaren arloan laguntzeko proiektua C26.I03 «Kirolean berdintasuna sustatzea» osagaiarekin identifikatzen da, aurreko helburuarekin, eta bi jarduketa ardatz ezartzen dira. Ardatz horietako bat «desgaitasuna duten pertsonak kirolean sartzeko ardatza» da, batez ere desgaitasunen bat duten kirolariak guztiz eta eraginkortasunez sartzera bideratua, eta arreta berezia paratzen du honako hauetan: oinarrizko kirola, desgaitasunen bat duten pertsonak kirolean jarduteko materialaz hornitzea, prestakuntza kirol sistemaren eremu guztietako elementu integratzaile gisa, eta haurrak eta nerabeak desgaitasunen bat duten pertsonek kirol arloan parte hartzeari dagokionez sentsibilizatzea.

Halaber, 2022ko uztailaren 5ean, Kiroletako Konferentzia Sektorialaren Erabakia onartu zen, autonomia erkidegoen eta autonomia estatutua duten hirien arteko lurralde banaketaren proposamena baimentzen duena, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planeko (SEEP) «Kirolaren Sektorearen Sustapena» izeneko 26. osagaiaren esparruan, 2022ko eta 2023ko aurrekontu ekitaldietan, Kirolaren Kontseilu Goreneko Lehendakaritzaren 2022ko abuztuaren 2ko Ebazpenaren bidez onetsia (hemen argitaratua: Estatuko Aldizkari Ofiziala, 187. zk., 2022ko abuztuaren 5ekoa).

Kirolaren Gizarte Planaren barruan kirolean berdintasuna sustatzearen xede nagusia da desparekotasuna txikitzea, genero berdintasunaren eta desgaitasunen bat duten pertsonen berdintasunaren aldeko zuzeneko ekintza argi moduan. Hala, sektorean aukerak, gizarte kohesioa eta lan hobekuntzak sortuko dira, irauteko bokazioarekin, oinarriko kirolari, talentua erakartzeari, gazteak eta kirolean baztertuta geratzeko arriskuan dauden kolektiboak babesteari eta integratzeari lotuta.

Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak, bestalde, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren (SEM) azpiproiektuaren Kudeaketa Plana onartu du, «Kirolean Berdintasuna Sustatzea» (C.26.I03) izenekoa, Aurrekontuen eta Programazio Ekonomikoaren Zerbitzuaren aldeko txostenarekin.

Aurrekoa betez, Kultura eta Kirol Departamentuak dirulaguntzen deialdi bat bultzatu nahi du, Nafarroako Kirolaren Erregistroan inskribatuta dauden Nafarroako kirol erakundeentzat, kirol egokituak egiteko kirol material ez-suntsikorra erosteko, desgaitasunen bat duten pertsonentzako kirol jarduerak sustatze aldera, pertsona horiek guztiz gizarteratzen laguntzeko, norgehiagoka erregimenean, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako printzipio hauen arabera: publizitatea, gardentasuna, lehia, objektibotasuna, berdintasuna, diskriminaziorik eza, kontrola, eraginkortasuna Administrazio emaileak ezarritako helburuak betetzean, eta baliabide publikoak eraginkortasunez esleitu eta erabiltzea.

Kirolaren Zuzendariordetzaren txostena ikusi da, zeinaren bidez eskatzen baita Nafarroako Kirolaren Erregistroan inskribatuta dauden Nafarroako kirol erakundeei zuzendutako dirulaguntzen deialdia (dirulaguntza horiek kirol egokituak egiteko kirol material ez-suntsikorra erosteko dira) eta haren oinarri arautzaileak onartzeko, bai eta hura garatzeko 119.170 euroko gastua baimentzeko ere.

Horrenbestez, Kultura eta Kirol Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 273/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Nafarroako Kirolaren Erregistroan inskribatuta dauden Nafarroako kirol erakundeentzako dirulaguntzen deialdia, kirol egokituak egitera bideratutako kirol material ez-suntsikorra erosteko dena, zuzenduko duten oinarri arautzaileak onar daitezela, Europar Batasunak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (NextGeneration EU), zeinak foru agindu honen I. eranskin gisa ageri baitira, kontuan izanda laguntzak emateko eta ordaintzeko aurrekontuko zuzkidura egokia eta nahikoa egon beharko dela.

2. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, jarraian adierazten diren aurrekontuko kredituak baimentzen dira; hala ere, aldaketak egiten ahalko dira, jasotzen diren eskaerak kontuan hartuta:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

A50002-A5100-7819-336119 [PEP: E-22/000549-01]: Nafarroako kirol erakundeetan kirol egokiturako material ez-suntsikorra erosteko SEM laguntzak

2023

119.170,00

3. Foru agindu hau eta I. eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Dokumentazio hori eta gainerako eranskinak erakunde interesdunen eskura egonen dira Nafarroako Gobernuaren webgunean eta Nafarroako Kirolaren Institutuaren bulegoetan.

4. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

Iruñean, 2023ko apirilaren 4an.–Kultura eta Kiroleko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

I. ERANSKINA

Oinarri arautzaileak

1.ª Xedea.

1. Oinarri hauen xedea zera da: Nafarroako Kirolaren Erregistroan inskribatuta dauden Nafarroako kirol erakundeei dirulaguntzak, norgehiagoka araubidez, emateko baldintzak eta betekizunak arautzea, 2022ko azaroaren 1etik 2023ko abuztuaren 30era bitartean kirol egokituetan aritzeko kirol programa bat garatzeko behar den kirol egokituen berariazko kirol material ez-suntsikorra eros dezaten.

Material ez-suntsikorra: kirol egokituetan kirola egiteko erabiltzen den materiala, zeina xede horrekin erabiltzean kontsumitzen ez baita. Material suntsikorra ez bezala, material ez-suntsikorra da erabiliaren erabiliaz higatzen ez dena, edo amortizazio aldi luze samarra duena bederen.

2. Desgaitasunen bat duten pertsonen kirol jarduera eta inklusioa sustatzen dituzten kirol programetan erabili beharko da kirol materiala. Programak desgaitasunen bat duten pertsonentzat izanen dira eta/edo desgaitasunen bat duten pertsonak gorputz eta kirol jardueraren bidez guztiz integratzeko programak garatzera bideratuko dira. Helburu bera duten eta plangintza baten barrenean dauden jardueren multzoa hartuko da programatzat.

3. Ez da onartuko jarduera zehatz eta bakar baterako erositako kirol materialik (kirol lehiaketa bakar baterako, adibidez).

4. Dirulaguntza horien bidez, desgaitasunen bat duten pertsonentzako kirol jarduerak sustatzea lortu nahi da, pertsona horiek guztiz gizarteratzen laguntzeko.

5. Oinarri arautzaileetan jasotako laguntzak finantzatuko dira NextGenerationEU funtsen, 2021/241 (EB) Erregelamenduaren Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren eta Espainiako Gobernuaren Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren bitartez. Zehazki, Kirolaren Sektoreari aukera berdintasunaren arloan laguntzeko proiektua C26.I03 «Kirolean berdintasuna sustatzea» osagaiarekin identifikatzen da.

Horregatik, hain zuzen ere, aplikatu beharko dira Administrazio Publikoa modernizatzeko eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana betetzeko premiazko neurriak onesten dituen abenduaren 30eko 36/2020 Errege Lege Dekretuan ezarritako neurriak. Halaber, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamendua aplikatuko da (Erregelamendu horren bidez ezarri zen Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa), bai eta aplikatzen ahal diren gainerako xedapenak ere.

Deialdian jasotako laguntzak koherenteak dira neurriaren helburuekiko, –kirolaren arloan desberdintasuna gutxitzea eta desgaitasunen bat duten pertsonak integratzea sustatzea, kirolaren bitartez–.

2. Erakunde onuradunak.

1. Deialdi honetan parte hartzen ahalko dute Nafarroako Kirolaren Erregistroan inskribatuta dauden kirol erakundeek, baldin eta jarduera fisikoaren eta kirolaren bidez aniztasunaren kolektiboak integratzea sustatzen duten programak edo jarduerak egiten badituzte eta diruz laguntzen ahal den jarduera Nafarroako Foru Komunitatean garatzen badute.

Ez dira onuradun izaten ahalko apustu enpresen finantzaketa eta/edo babesa duten erakundeak (apustu makinen operadore diren enpresak barne), izan finantzaketa hori osorik edo partzialki. Halaber, bazter uzten dira halako enpresen edozein publizitate mota duten erakundeak, dela instalazioetan, dela jardueren garapenean erabiltzen diren jantzietan eta materialean.

3. Programen ingurumen baldintzak.

Egiten diren jarduketek «ingurumenari kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa» errespetatuko dute (Do No Significant Harm-DNSH printzipioa), honako hauetan xedatutakoa betez: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamendua, zeinaren bidez Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen baita, eta hura garatzeko araudia; bereziki, 2020/852 (EB) Erregelamendua, Inbertsio jasangarriak errazteko esparru bat ezartzeari buruzkoa, eta Europako Batzordearen Gida Teknikoa (2021/C 58/01) printzipio horren aplikazioari buruzkoa, bai eta Espainiako Suspertze eta Erresilientzia planaren ebaluazioa onesteari buruzko Kontseiluaren Betearazpen Erabakian eta haren eranskinean eskatutakoa ere.

Jarduketek DNSH printzipioa betetzen dela egiaztatzeko mekanismoak aurreikusiko dituzte, eta neurri zuzentzaileak, neurrien ondorioz aurreikusten den eragina zero edo oso txikia dela bermatzeko, aipatutako 26. osagaian ezarritakoaren arabera, bai DNSH printzipioari dagokionez, bai etiketatze klimatiko eta digitalari dagokionez. Arreta berezia jarriko zaie, gainera, planaren osagaiaren dokumentuaren 3., 6. eta 8. apartatuetan jasotakoei eta CIDren eranskinean jasotakoei (Kontseiluaren Betearazpen Erabakia, Espainiako SEEParen ebaluazioa onartzeari buruzkoa).

Hala ere, Kirolaren Konferentzia Sektorialaren 2022ko uztailaren 5eko Akordioan, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren lurralde banaketari eta banaketa irizpideei buruzkoan, jaso ziren jarduketek ez daukate esleituta esku-hartze eremurik klima helburuetarako ekarpena egiten duenik, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/241 Erregelamenduaren VI. eranskinaren arabera (2021eko otsailaren 12ko Erregelamendua, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoak ezartzen dituena).

4. Gastu diruz lagungarriak.

Gastu hauek baino ez dira diruz lagungarriak izanen:

–2022ko azaroaren 1etik 2023ko abuztuaren 31ra bitartean, desgaitasunen bat duten pertsonentzako kirol jarduera fisikoari dagokion kirol material berri ez-suntsikorra erostea.

Honako gastu hauek ez dira inola ere diruz lagungarriak:

a) Erabilitako edo bigarren eskuko kirol material ez-suntsikorra erostea.

b) Kirol materiala suntsikorra erostea.

c) Gastu diruz lagungarriei dagokien BEZa, berreskuratzen edo konpentsatzen ahal denean.

d) Instalazioak desgaitasunen bat duten pertsonentzat irisgarriak izan daitezen egokitzearen kostua.

e) Gastu finantzarioak, aholkularitza juridiko edo finantzariokoak, notariotzakoak eta erregistrokoak, banku-kontuen interes zordunak, interesak, errekarguak eta zehapen administratibo eta penalak, eta prozedura judizialen gastuak.

5. Aurrekontuko zuzkidura.

Gehienez 119.170 euroko gastua baimentzen da deialdia kudeatzearen ondoriozko konpromisoak betetzeko. Gastu hori A50002 A5100 7819 336119 partida ekonomikoaren kontura eginen da [PEP: E-22-000549-01], izena: «Nafarroako kirol erakundeetan kirol egokiturako material ez-suntsikorra erosteko SEM laguntzak», 2023rako Nafarroako Aurrekontu Orokorretakoak.

6. Eskaeren aurkezpena, dokumentazioa eta epea.

1. Eskaerak Nafarroako Kirolaren Institutuari zuzenduko zaizkio, eta telematika bidez aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Gobernuak Interneten duen atariko (www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoan dagokion esteka erabiliz.

Eskaerak Nafarroako Kirolaren Institutuari zuzenduko zaizkio, ezarritako eredu ofizialari jarraikiz. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.8 eta 66.6 artikuluetan xedatutakoaren arabera, eskaerak ez dira aurkeztutzat hartuko ez badira egokitzen laguntzen fitxako eredura eta ez badira telematikoki aurkezten, aipatutako fitxa erabiliz. Horrenbestez, ez-aurkeztutzat jotzen direnez, eskaera horiek ez dira zuzentzen ahalko.

2. Eskaerak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3. Agiri guztiak erakunde eskatzailearen legezko ordezkaritza duen pertsonak digitalki sinatuta aurkeztu beharko dira.

4. Erakunde interesdun bakoitzak eskaera bakar bat aurkezten ahalko du.

5. Agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Eskaera formularioa, eredu ofizialaren araberakoa (II. eranskina). Eskaera osatzeko, formularioan hautatu beharko dira erakundearen betebeharren erantzukizunpeko adierazpenei dagozkien laukiak.

b) Proiektua (III. eranskina).

c) Eskatutako materiala erosiko den enpresaren edo enpresen aurrekontua, II. eranskineko 4.1 puntuan emandako datuen arabera.

d) Interes-gatazkarik ezaren adierazpena, horri buruzko berariazko adierazpenak jasotzen dituena, IV. eranskin gisa sartutako inprimaki-ereduaren arabera.

e) Hornitzaileak hautatzeko inprimakia, aholkularitza edo laguntza enpresek ekipamendu ondasunez hornitu edo zerbitzuak egin dituztenean eta lan horien zenbatekoa 12.000 eurotik gorakoa denean, BEZa kanpo, V. eranskinean jasotako inprimaki-ereduaren arabera.

f) Laguntza transferentzia bidez kobratzeko eskaera (laguntza Nafarroako Gobernuari lehenbiziko aldiz eskatzen badiote edo kontu zenbakian aldaketaren bat izan bada bakarrik). Inprimaki hori helbide honetan lortzen ahal da:

https://www.navarra.es/home_es/Servicios/Recursos/Impresos+de+Tesoreria.htm

Erantzukizunpeko adierazpenek Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 69. artikuluan ezarritako ondorioak izanen dituzte. Erantzukizunpeko adierazpenari eransten zaion edozein datu, adierazpen edo agiri, funtsean, okerrak edo faltsuak badira, edo zerbait falta bada, zein erantzukizunpeko adierazpenik aurkezten ez bada, ez da segitzen ahalko ukitutako eskubide edo jarduerarekin, gertaera horien berri jakiten den unetik beretik, deusetan galarazi gabe legokiokeen erantzukizun penal, zibil eta administratiboa. Horrela gertatuz, dagokion itzultze prozeduraren ondotik, itzuli beharko dira jasotako laguntzak eta dagozkien berandutze-interesak.

7. Antolamendua eta instrukzioa.

1. Dirulaguntza hauek emateko prozeduraren antolaketa eta instrukziorako organo eskuduna Nafarroako Kirolaren Institutuko (NKI) Kirol Zuzendariordetza izanen da.

2. Organo horrek aurkezten den dokumentazio teknikoan dagoen informazioa argitu edo handitu dezatela eskatzen ahalko die erakunde eskatzaileei.

3. Aurkeztutako dokumentazio administratiboa osorik ez badago edo deialdiko betebeharrak betetzen ez badira, erakunde eskatzaileari errekerimendua eginen zaio dokumentazioa osatu edo akatsak zuzendu ditzan hamar egun balioduneko epean, eta, halaber, ohartaraziko zaio, hala egin ezean, bere eskabideari uko egin diola ulertuko dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluari jarraikiz.

Gaitutako helbide elektronikora eta herritarren karpetara jakinarazpen elektronikoa igorriz eginen da dokumentazioa osatu edo zuzentzeko errekerimendua, aurreko paragrafoan ezarri dena.

8. Laguntzak emateko prozedura.

1. Deialdi honetan ezarritako dirulaguntzak emateko, norgehiagoka araubidea erabiliko da. Prozedura hori Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean adierazitakoarekin eta oinarri arautzaile hauetan ezarritakoarekin bat etorriko da.

2. Aurkezten diren proiektuen balorazioa jarraian ezartzen diren irizpideen arabera eginen da:

a) Materialaren euroko kostua (proiektuaren zenbatekoa) adina puntu esleituko dira. 1 euro = 1 puntu.

b) Puntuaren balioa kalkulatzeko, erakunde guztiei esleitutako puntuak batuko dira. Deialdiaren zuzkidura ekonomikoa –hau da, 119.170 euro– lortutako puntu guztiez zatituko da:

Puntuaren balioa = 119.470/x (non x baita eskaera guztien guztizko puntu kopurua)

c) Erakunde bakoitzari dagokion dirulaguntza kalkulatzeko, a) letran ezarritakoari jarraikiz lortutako puntu kopurua bider puntuaren balioa eginen da.

d) Diruz lagundutako proiektu bakoitzeko 7.000 euroko gehieneko zenbatekoa ezartzen da. Nolanahi ere, dirulaguntza ez da izanen ahalko aurkeztutako aurrekontua baino handiagoa.

e) Puntuaren balioa kalkulatu eta diruz lagundutako erakunde bakoitzari dagozkion zenbatekoak esleitu ondotik, kreditu erabilgarria agortzen ez bada, gainerako saldoa proportzionalki banatuko da lortutako puntuazioaren arabera. Horrela gertatuz gero, onuradun bakoitzari eman beharreko guztizko dirulaguntzak ezarritako gehienekoa gainditzen ahalko du.

3. Emandako dirulaguntzaren zenbatekoa ez da, inola ere, eskatutako zenbatekoa baino handiagoa izanen.

4. Emandako dirulaguntzaren zenbatekoa, bakarka hartuta edo beste dirulaguntza edo laguntza batzuekin batera, ez da izaten ahalko dirulaguntzaren xedearen kostua baino handiagoa, eta superabitik ere ez da egoten ahalko.

9. Dirulaguntzak emateko ebazpena.

1. NKIko zuzendari kudeatzaileari dagokio deialdi hau ebaztea, dagokion proposamen teknikoa aztertu ondotik, eskaerak aurkezteko epea amaitu eta gehienez ere hiru hilabeteko epean. Epe hori espresuki ebazpenik eman gabe bukatzen bada, eskaerak ezetsi egin direla ulertuko da.

2. Emateko ebazpena telematikoki jakinaraziko zaio erakunde interesdun bakoitzari. Orobat, ebazpena www.navarra.es/home_eu/ webgunean egonen da ikusgai.

3. Dirulaguntza emateko ebazpenean dirulaguntzaren xedeak eta zenbatekoa agertuko dira. Era berean, dirulaguntza jaso duten erakunde eskatzaileen zerrenda jasoko du, eta espresuki adieraziko da, arrazoiak emanda, gainerako eskaerei uko egin zaiela, halakorik bada.

4. Interes-gatazkak.

Iruzurra, ustelkeria, eta interes-gatazkak prebenitzeko, detektatzeko eta zuzentzeko mekanismoak indartzeari dagokionez, deialdi hau Kultura eta Kirol Departamentuaren Iruzurraren aurkako neurrien planaren mende dago (23/2022 Foru Agindua, maiatzaren 10ekoa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, Kultura eta Kirol Departamentuaren Iruzurraren aurkako neurrien plana onesten duena, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana gauzatzeko).

Administrazioaren zerbitzura dagoen agintariak edo pertsonek abstentziorik egiten ez badute, aurreko apartatuan –abstentzioa– adierazitako egoeraren batean edo batzuetan, errekusatzeko aukera izanen du interesdunak, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikuluan aurreikusitakoaren arabera. Hala, errekusazioa idatziz zuzentzen ahalko zaio kontratazio organoari, mahaiburuari edota, kasuaren arabera, baita koordinazio eta jarraipen unitateari ere, errekusazioaren arrazoiak adierazita, prozeduraren izapidetzearen edozein unetan. Errekusatuak biharamunean adieraziko dio bere nagusi hurrenari alegatutako arrazoia beragan betetzen den ala ez. Lehenengo kasuan, nagusiak ikusten badu errekusatzeko arrazoia betetzen dela, ordezkoa jartzea erabakiko du berehala. Errekusatuak errekusatze arrazoia ukatzen badu, nagusiak hiru eguneko epean ebatziko du, bidezko deritzen txostenen eta egiaztapenen ondotik.

Salaketarako berariazko kanala. Lizitazio prozedura honetan interes-gatazkarik dagoela jakiten duten pertsonek edo erakundeek organo kontratatzaileari jakinarazi beharko diote, Iruzurraren Aurkako Koordinazio Zerbitzu Nazionalaren bitartez, bitarteko elektronikoen bidez, zerbitzu horrek berariaz gaitu duen kanalaren bitartez, web helbide honetan: https://www.igae.pap.hacienda.gob.es/sitios/igae/es-ES/paginas/denan.aspx.

5. SEMaren Erregelamenduaren 22.2.d) artikuluan aurreikusitakoa betetze aldera, honako hauen berri ematen zaie eskatzaileei:

Dirulaguntzaren erregistroa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean, 130/2019 Errege Dekretuan aurreikusitakoaren arabera.

Foru Komunitateko Administrazioak eta SEMaren Erregelamenduaren 22. artikuluan jasotako organo guztiek aukera izatea Benetako Titulartasunen Erregistroan (JUS/319/2018 Aginduaren bidez sortua) jasotako informazioa eskuratzeko, edo benetako titularrei buruzko datu horiek ematen ahal dituzten Administrazioaren beste datu base batzuetan sartzeko. Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana betearazten duten prozeduretako interes-gatazkaren arriskuaren analisi sistematikoari buruzko urtarrilaren 24ko HFP/55/2023 Aginduak 7.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, dirulaguntza ematen duen organoak prozeduretako parte-hartzaileei eskatzen ahalko die beren titulartasun errealari buruzko informazioa, baldin eta ZAEAk ez badu kontsultaren xede den enpresaren titulartasun errealei buruzko informaziorik, eta hala adierazi badio dagokion eragiketaren arduradunari dagokion bandera beltza erabilita. Informazio hori dirulaguntzak emateko organoari eman beharko zaio, informazio eskaera egin eta bost egun balioduneko epean.

Informazio hori adierazitako epean ez ematea parte-hartzailea prozeduratik kanpo gelditzeko arrazoia da.

Informazioa trukatzea sistema horien eta Europako Funtsen Sistemaren artean, aplikatu beharreko Europako eta Estatuko araudian jasotako aurreikuspenen arabera.

6. Dirulaguntzak ematea, betiere, Nafarroako 2023ko Aurrekontu Orokorretan deialdi honetarako kreditu egoki eta aski izatearen baldintzapean egonen da.

Laguntza emateko baldintza izanen da idatziz konpromisoa hartzea (eskaeraren II. eranskinaren arabera) beharrezkoak diren eskubideak eta sarbideak emateko Batzordeak, OLAFek, Europako Kontuen Auzitegiak, Europako Fiskaltzak eta agintari nazional eskudunek beren eskumenak baliatzen dituztela bermatu dadin, bat etorriz SEMaren Erregelamenduaren 22. artikuluko 2. zenbakiko e) letran eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko uztailaren 18ko 2018/1046 Finantza Erregelamenduaren (EB, Euratom) 129. artikuluan ezarritakoarekin.

7. Ekitaldi ekonomiko jakin baten kontura dirulaguntza bat emateak ez du eskubiderik sortzen hurrengo ekitaldi ekonomikoen kontura ere dirulaguntzarik eskuratzeko.

10. Ordainketa.

NKIko zuzendari kudeatzailearen ebazpenaren bidez erabakiko da dirulaguntza ordaintzea, diruz laguntzen den jarduera egin ondotik, eta onuradunak aldez aurretik aurkeztuta 11. oinarrian adierazitako frogagiriak; transferentzia bidez ordainduko zaio erakunde onuradunari, bi hilabeteko epean gehienez, kasuan kasuko ebazpena sinatzen denetik hasita.

Gastu guztiak justifikatzen ez badira, emandako dirulaguntzaren ordainketa proportzionalki gutxituko da. Horretarako, kontuan hartuko da ea erakunde onuraduna hurbildu den nabarmenki baldintza guztiak betetzera eta, orobat, ea bere konpromisoak betetzeko prest agertu den argi eta garbi.

11. Frogagiriak.

Frogagiriek honako atal hauek izanen dituzte:

1.–JUSTIFIKAZIO KONTUA (gastuak eta diru-sarrerak).

Erakunde aitortzailearen erantzukizunpean, datu hauek jasoko ditu:

a) Diruz lagundutako jarduera dela eta ordaindutako gastu guztien faktura eta frogagirien zerrenda xehea, zenbakiz zenbaki, honako hauek adierazita: hornitzailearen izena, fakturaren zenbakia eta data, kontzeptua, zenbatekoa eta ordainketa eguna (VI. eranskina). BEZa banakatu beharko da.

b) Dirulaguntzaren xedea bete dela frogatzen ahal duten faktura eta gainerako agiriak, lege-merkataritza trafikoan egiaztatzeko baliozkotasuna dutenak, aipatutako zerrendan duten ordena berean.

c) Ordainagiri eskaneatuak honako hauek izanen dira, aukeran: bankuko frogagiriak, «ordainduta» zigilua daramaten fakturak, hornitzaileak sinatu eta zigilatuta daudela, edo faktura edo gastua ordaindu dela frogatzen duen beste edozein agiri, kontabilitate orriak barne. Egindako gastutzat joko da justifikazio epea bukatu baino lehen benetan ordaindu dena.

d) Jarduerak, deialdi honetako laguntzez gain, funts berekiekin edo bestelako dirulaguntza edo baliabideekin finantzatuak izan direnean, dirulaguntza horien zenbatekoa eta jatorria zehaztu beharko dira (horien zerrenda zenbakitu eta zehaztua aurkeztuz) eta, orobat, funtsak nola aplikatu zaizkien lagundutako jarduerei (VI. eranskina).

e) Frogatzea, hala behar bada, efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraikiz hautatu direla hornitzaileak; hala izanez gero, V. eranskina bete beharko da.

2.–PROGRAMAREN MEMORIA (VII. eranskina).

Dokumentazio osoa aurkezten ez bada edo deialdian eskatzen diren betebeharrak betetzen ez baditu, onuradunari errekerimendua eginen zaio dokumentazioa osatu edo akatsak zuzen ditzan 10 egun balioduneko epean, eta ohartaraziko zaio hala egin ezean bere eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluari jarraikiz.

Gaitutako helbide elektronikora eta herritarren karpetara jakinarazpen elektronikoa igorriz eginen da dokumentazioa osatu edo zuzentzeko errekerimendua, aurreko paragrafoan ezarri dena.

Justifikazio agiriak aurkezteko epea 2023ko irailaren 20an bukatuko da.

12. Onuradunen betebeharrak.

1. Deialdi honen babesean dirulaguntza jasotzen duten erakundeek betebehar hauek izanen dituzte:

a) Dirua nahitaez dirulaguntzaren helburuetan erabiltzea, eta hala egin dela justifikatzea dokumentuen bidez. Gainera, NKIak eskatzen dituen egiaztapen guztiak onartzea eta erraztea, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeari jarraikiz.

b) Hartutako dirulaguntza beren kontabilitatean edo erregistro-liburuetan erregistratzea, diru-sarrerak nondik jaso dituzten eta inbertsioa edo gastuak zertarako diren azalduta. Egiaztatzeko eta kontrolatzeko ahalmenak egoki erabiltzen direla bermatzeko asmoz, kontabilitate-liburuak, erregistro eginbidetuak eta bestelako agiriak behar bezala auditatuak eduki beharko dira, merkataritzari eta sektoreari buruzko legeetan xedatu bezala.

c) Kirol Departamentuak egin beharreko egiaztapen jarduketak eta Foru Komunitateko Kontu-hartzailetza Nagusiak egiten ahalko dituen finantza egiaztapen eta kontroleko jarduketak ahalbidetzea eta horietarako eskatzen zaion informazio guztia ematea, 38/2003 Legean, 11/2005 Foru Legean eta foru agindu honetan ezarritakoarekin bat etorriz, bai eta Kontu Auzitegiaren legerian aurreikusitakoarekin ere.

d) Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekikoak egunean izatea, emakida ebazpena eman aurretik eta ordainketa egin aurretik, eta zorduna ez izatea itzulketa ebazpen baten ondorioz.

e) Gardentasunari buruzko aitorpena aurkeztea 13. oinarrian azaltzen den moduan, bestela onuradunari ez baitzaio ordaintzen ahalko aldez aurretik onartutako dirulaguntza. VIII. eranskina betetzea.

f) Hala badagokio, hornitzaileak efizientzia eta ekonomia irizpideen arabera eta merkatuko prezioetan kontratatu direla frogatzea, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.3 artikuluarekin. V. eranskina betetzea.

g) Jasotako edo jasotzeko dauden zuzeneko eta zeharkako diru-sarrera guzti-guztiak adierazi beharko dira.

h) Nafarroako Gobernuaren ikur ofiziala –4/2016 Foru Dekretuan ezarria– zabaltzea, hedabide hauetakoren batean jasoz: informazio kartelak, plakak, argitalpen inprimatuak eta elektronikoak, ikus-entzunezko materiala, webguneak, prentsako iragarkiak eta txertaketak, ziurtagiriak eta abarrak. Ikur hori web orri honetatik deskargatzen ahal da: https://www.navarra.es/eu/nafarroako-gobernua/sinbolo-ofiziala.

i) Jasotako funtsen aplikazioari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztapen eta kontrol lanen xede diren bitartean.

j) Jasotako funtsak itzultzea, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan eta deialdi honetan eta dagokion legedian aipatzen diren kasuetan.

k) Deialdi honetan eta aplikatzekoa den legerian ezarritako kasuetan, hartutako funtsak itzultzea.

2. Erakunde onuradunek, halaber, Europar Batasuneko Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren finantzatzeari buruzko betebeharrak bete beharko dituzte (Europakoak eta estatukoak):

a) Batasuneko erakundeen kontrol jarduketak beteko dituzte, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22. artikuluaren arabera.

b) Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana (SEEP) kontuan hartuta, konpromisoa hartuko dute, ahal den neurrian, ekonomia zirkularraren printzipioak errespetatzeko eta ingurumenean inpaktu negatibo nabariak eragozteko (DNSH ingelesezko siglak - «do no significant harm»), 2021/241 (EB) Erregelamenduari jarraikiz –Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen du–. Horrenbestez, adieraziko dute ez dutela bazter utzitako jarduerarik egiten, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren erregelamenduaren araberako «kalte nabarmenik ez eragiteko» printzipioari buruzko gida teknikoa betez; izan ere, erregelamendu horrek ez du aurreikusten jardueraren ondotiko faseek ingurumenean zuzeneko ondoriorik izatea, ez eta zeharkako lehen mailako ondoriorik ere (halakotzat joko dira bukatu ondotiko ondorioak). Bestalde, adieraziko dute ez dietela kalte nabarmenik eginen 2020/852 (EB) Erregelamenduaren 17. artikuluko ingurumen xedeei.

Zehazki, jasotako laguntzarekin, ez dute gauzatuko DNSH printzipioari buruzko Europako Batzordearen Gida Teknikoari (2021/C 58/01) jarraikiz baztertutako jarduera hauetako bat ere:

–Erregai fosilekin zerikusia duten jarduerak, horien geroko erabilera barne.

–EBko isurketa eskubideen salerosketa araubideko (RCDE) jarduerak, aurreikusten bada sortuko dituzten berotegi efektuko gasen isuriak ez direla egonen dagokien erreferentziako parametroetatik behera.

–Hondakinen zabortegiekin, erraustegiekin eta tratamendu mekaniko-biologikoko instalazioekin lotutako jarduerak.

–Hondakinak epe luzera ezabatzeak ingurumenari kalte egiten ahal dion jarduerak.

c) Europar Batasunaren ekarpenaren berri ematea inbertsioekin gauzatuko diren jardueren gaineko informazio eta komunikazio neurrietan (informazioa emateko kartelak, plakak, paperezko eta online argitalpenak, ikus-entzunezko materiala, webguneak, prentsako iragarki eta ezarpenak, ziurtagiriak eta abarrak), honako logotipo hauen bidez:

Logoen bertsio deskargagarri batzuk daude hemen:

https://planderecuperacion.gob.es/identidad-visual

https://drive.google.com/drive/folders/13aLb6e23qwETmRyfaqQUmtNMgrb4QhM8

d) Halaber, aplikatzekoa den araudiaren arabera, onuradunek neurri egokiak hartuko dituzte helburu hauek lortzeko:

–Une oro bermatzea Estatuaren laguntzei buruzko araudia erabat errespetatzen dela, bai eta finantzaketa bikoitzik ez dagoela ere.

–Identifikatzea funtsen azken hartzailea, eta bermatzea erakunde horrek onartzen duela datuak lagatzea esku hartzen duten administrazio publikoen artean.

–Bermatzea onartzen dutela Europako erakundeen kontrola eta konpromisoa dutela erakunde horiei ahalbidetzeko beren eskumenak gauzatzen.

–Dokumentuak kontserbatzeko betebeharra ezartzea, Finantza Erregelamenduaren 132. artikuluaren arabera.

13. Gardentasun betebeharrak.

1. Kirol sektoreko eremuan zerbitzuak ematen dituzten Nafarroako kirol erakundeek, eskatutako dirulaguntzaren arabera behartuta badaude, gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena aurkeztu beharko dute, halaber, eta, hala badagokio, baita eskatutako dokumentazioa ere, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3. eta 12.4 artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.

2. Adierazpen eredua VIII. eranskinean dago, baina Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko Tramiteen Katalogoko kasuan kasuko fitxaren bitartez ere kontsultatu, bete eta tramitatzen ahalko da: www.nafarroa.eus.

14. Dirulaguntzaren bateragarritasuna.

1. Ematen den dirulaguntza bateragarria izanen da Administrazioak berak (NKI bera alde batera utzita), beste administrazio publiko batzuek, beste erakunde publiko edo pribatu batzuek edo partikularrek, estatukoek nahiz nazioartekoek, ematen dituzten bestelako dirulaguntzekin. Laguntza hauen zenbatekoak, eta jardueraren ondoriozko beste diru-sarrera batzuek, bakarrik edo denak baturik, ez dute behin ere gainditzen ahalko garatu beharreko jardueraren kostua.

2. Nolanahi ere, SEEParen kontura finantzatuko diren lehiaketek ez dute Europar Batasunaren bestelako programen eta tresnen laguntzarik jasotzen ahalko, honako hauen arabera: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 9. artikulua, Batasunaren Aurrekontu Orokorrari aplikatu beharreko finantza-arauei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko uztailaren 18ko 2018/1046 Erregelamenduaren (EB, Euratom) 188. artikulua, eta irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduaren 7. artikulua.

15. Ez-betetzeak.

Deialdi honetako oinarrietan ezarritakoa betetzen ez bada, bereziki betebeharren atalean ezarritakoa, datu faltsuak ematen badira edo dirulaguntzaren xedea NKIaren baimenik gabe aldatuz gero, laguntza galduko da, osorik edo partez, eta jasotako zenbatekoak itzuli beharko dira. Gainera, horrek ekartzen ahalko du aurrerantzean helburu horretarako edo antzekoetarako dirulaguntzaren eskaerarik ez onartzea, deusetan galarazi gabe antolamendu juridikoan aurreikusitako gainerako erantzukizunak.

Halaber, eragiketa honekin lotutako diru-sarrera gehigarriren bat jasotzen badute, eta horrek garatu beharreko jardueraren kostua gainditzea ekar badezake, dirua itzultzeko eskatuko da.

16. Datu pertsonalak babestea.

1. Honako hauekin bat tratatuko dira deialdi hau tramitatzearen eta kudeatzearen ondorioz biltzen diren datu pertsonalak: Datuak Babesteko EB 2016/679 Erregelamendu Orokorra, Datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, eta arlo horretan indarrean dagoen gainerako araudia.

2. Eskabide-orrian informazioa dago datu pertsonalen tratamenduari aplikatzen zaion datuak babesteko politikari buruz.

17. Publizitatea.

1. NKIak jendaurrean paratuko ditu emandako dirulaguntzak Nafarroako Gobernuaren izapideen katalogoaren bidez (www.navarra.es/home_eu/) eta Ogasuneko Ministerioaren Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren bitartez (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), honako hauek adierazita: deialdia, laguntza zein aurrekontu kredituri dagokion, onuradunak eta emandako diru kopurua.

2. Gainera, publizitatea eginen da Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduari jarraikiz, zeinaren bidez ezarri baitzen Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa.

18. «De minimis» laguntza.

1. Deialdi honetako dirulaguntzak «de minimis» laguntzak dira, Europako Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Erregelamenduan xedatutakoaren arabera. Erregelamendu hori Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak «de minimis» laguntzei aplikatzeko moduari buruzkoa da. (L 352. Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala, 2013ko abenduaren 24koa). Erregelamendu horren aplikazio aldia 2023ko abenduaren 31ra arte luzatu da Batzordearen 2020ko uztailaren 2ko 2020/972 (EB) Erregelamenduaren bidez (2020ko L 215/3 Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala, uztailaren 7koa).

2. Erregelamendu horrekin bat, enpresa/erakunde bakar bati hiru zerga ekitaldiko edozein alditan emandako «de minimis» laguntza guztien batura ez da 200.000 eurotik gorakoa izaten ahal. Aipatu erregelamenduaren 2.2 artikuluan ezarrita dago enpresa/erakunde bakarraren definizioa.

3. Horretarako, erakunde eta langile autonomo eskatzaileek eskaera dokumentazioan aitortu beharko dituzte dagokion zerga ekitaldian eta aurreko bi zerga ekitaldietan jasotako bestelako «de minimis» laguntzak.

19. Errekurtsoak.

1. Deialdi honen eta haren oinarrien kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

2. Orobat, Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ebazpen bidez foru agindu hau aplikatzeko ematen diren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Kultura eta Kiroleko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, egintzak jakinarazi eta biharamunetik hasita.

20. Aplikatu beharreko araudia.

1. Foru agindu honetan ezarrita ez dagoen orotan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoari jarraituko zaio. Era berean, laguntza hau NextGenerationEU funts berriarekin batera finantzatuta dagoenez, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren bidez, aplikatuko zaie Kirol Kontseilu Gorenaren Presidentetzaren 2022ko abuztuaren 2ko Ebazpena, zeinaren bidez argitaratu baita Kirolaren Konferentzia Sektorialaren 2022ko uztailaren 5eko Erabakia, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren lurralde banaketari eta banaketa-irizpideei buruzkoa.

2. Azkenik, aplikatzekoa izanen da Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/241 (EB) Erregelamendua, 2021eko otsailaren 12koa, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duena.

Iragarkiaren kodea: F2305560