95. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETULAINGO KONTZEJUA

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Etulaingo Kontzejuko Batzarrak, 2023ko apirilaren 15ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2023ko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatua bete dadin; hartara, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkeztu.

Jendaurreko epe horretan inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da.

Etulainen, 2023ko apirilaren 20an.–Kontzejuko burua, Jon Pascal Egozcue.

Iragarkiaren kodea: L2306359