95. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EL BUSTO

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta hurrengoetan, ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluen gainean xedatutakoari jarraikiz, iragartzen da hutsik daudela El Bustoko bake epaile titularraren eta haren ordezkoaren karguak.

Interesdunek eskabidea aurkezten ahal dute Udalaren Idazkaritzan, edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako bideetako baten bidez (Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea), 15 egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

El Buston, 2023ko apirilaren 20an.–Alkatea, Javier Ripa Arizaga.

Iragarkiaren kodea: L2306275