95. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

2023ko plantilla organikoaren aldaketa. Hasierako onespena

2023ko apirilaren 19ko osoko bilkuran, Udalak hasiera batez onetsi zuen udal langileen 2023ko plantilla organikoaren aldaketa (C mailako mantentze lanetako eta zerbitzu anitzetako ofizial lanpostu berri bat sortzea).

Bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahalko dituzte, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Jendaurreko epealdian erreklamaziorik ez badago, behin betiko onetsitzat hartuko da espedientea.

Beran, 2023ko apirilaren 24an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2306425