2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTAXOA
23-00561 gora jotzeko errekurtsoa, 2023ko plantilla organikoaren onespenaren aurka
Epatzea, gora jotzeko errekurtso batean, zeina jarri baitzen Artaxoako Udalaren erabaki baten aurka (argitaratu zen 2023ko otsailaren 27ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean). Erabaki hura zen gizarte hezitzailearen lanpostu bati maila esleitzeari buruzkoa.
Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 2023ko martxoaren 27ko probidentziaren bidez, udal honi igorri zitzaion 23-00561 gora jotzeko errekurtsoa, Garbiñe Larrarte Luluagak jarria, Artaxoako Udalaren erabaki baten aurka (argitaratu zen 2023ko otsailaren 27ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean). Erabaki hura zen gizarte hezitzailearen lanpostu bati maila esleitzeari buruzkoa.
Interesdun diren pertsonak edo erakundeak epatzen dira, aukera izan dezaten Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko interesdun gisa, errekurtsogilearen uziei aurka egin nahi izanez gero, hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 12.2 artikuluari (erregelamenduak aipatutako foru lege hori garatzen du toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak artikulu horri emandako idazketaren arabera.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Artaxoan, 2022ko apirilaren 18an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.
Iragarkiaren kodea: L2306081