95. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Bake epaile titularraren kargua hutsik

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake Epaileen gaineko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluetan xedatuari jarraikiz, bake epaile titularraren kargua betetzeko deialdi publikoa iragartzen da, eta horretarako hamabost egun balioduneko epea ireki, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek beren eskabideak aurkez ditzaten Udalaren Idazkaritzan. Eskabide horietan adierazi beharko dute erregelamenduak gaitasunaz eta bateragarritasunaz aipatzen dituen baldintzak betetzen dituztela.

Arroitzen, 2023ko apirilaren 12an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L2306360