95. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Aldaketa.
Udal kiroldegiko jatetxea eta taberna birgaitzea

Arroizko Udalak espediente bat sustatu du, funtsezko aldaketa egiteko jarduera sailkatu batean, hain zuzen, Arroizko (Nafarroa) kiroldegiko jatetxea eta taberna birgaitzeko (I-A fasea). Higiezina Barbaringo kaleko 38an dago, 2. poligonoko 161. lurzatian, eta jatetxerako eta tabernarako jarduera sailkaturako lizentzia dauka.

Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 48. artikuluan eta hura garatzen duen erregelamendua onesten duen martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 58.1m) eta 59. artikuluetan xedatua bete dadin, aditzera ematen da espedientea jendaurrean egonen dela udal idazkaritzan, hamabost egunez, hura aztertu eta, kasua bada, bidezko jotzen diren alegazioak edo oharrak aurkez daitezen.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Arroitzen, 2023ko apirilaren 14an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L2305992