95. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIKO KONTZEJUA

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Alliko Kontzejuak (Larraun), 2023ko apirilaren 17an egin bilkuran, onetsi zuen 2022ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Epea bukatutakoan inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da.

Allin (Larraun), 2023ko apirilaren 24an.–Kontzejuko burua, Calixto Satrustegui Azpiroz.

Iragarkiaren kodea: L2306433