95. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ADIOS

Pilotalekuko zolata konpontzeko lanak. Eskudantziak eskuordetzea

Adiosko Udalak, 2023ko martxoaren 30eko osoko bilkuran, udalbatza osatzen dutenek aho batez hala erabakita, "Adiosko pilotalekuko zolata konpontzeko lanen kontratua" adjudikatzeko kontratazio-prozedura onetsi zuen.Prozedura horren xedapen-zatian, besteak beste, honako hau dago jasota:

"6.–Alkatetzaren esku uztea"Adiosko pilotalekuko zolata konpontzeko lanen kontratua"ren adjudikazioari eta exekuzioari buruzko edozein erabaki hartzeko beharrezkoak diren eskudantziak, eta horiek eskuordetzeko erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Dena den, eskuordetzeak erabaki hau hartu eta hurrengo egunetik aurrera sortuko ditu ondorioak.

Argitaratzen da, behar diren ondorioak izan ditzan, bat etorriz Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 51.2 artikuluarekin (erregelamendu hori onetsi zen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez).

Adiosen, 2023ko apirilaren 18an.–Alkatea, Miguel Ansa Reta.

Iragarkiaren kodea: L2306090