95. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

AZKOIEN

Lekualdatze-lehiaketa, lanpostu huts batzuk bete daitezen, aldi baterako enplegu publikoa egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Deklaratzea bete gabe gelditu dela lekualdatze-lehiaketa

Ezarritako epean ez denez eskabiderik aurkeztu, alkateak ebazpen bat eman du, deklaratzeko bete gabe utzi dela lekualdatze-lehiaketa, helburu duena lanpostu hutsak betetzea aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu berezietan, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horren bidez premiazko neurri batzuk hartzen dira, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan).

Deialdia argitaratu zen 2023ko 66. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 3an.

Ebazpen honen aurka honako hauek aurkezten ahal dira:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Azkoienen, 2023ko apirilaren 18an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2306083