95. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CINTRUÉNIGO

Lekualdatze-deialdia, aldi baterako enplegu publikoa egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsena. Deklaratzea bete gabe gelditu dela lekualdatze-lehiaketa

Cintruenigoko Gobernu Batzarrak, 2023ko apirilaren 17an egin bilkuran, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Tokiko Gobernu Batzarrak 2023ko martxoaren 10eko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, deialdi bat onetsi zen, lanpostu huts batzuk lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze prozesuen esparruan. Deialdia eta haren oinarriak argitaratu ziren 2023ko 61. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 27an.

Ikusirik ez dela eskabiderik aurkeztu, adierazitako epean, lekualdatze-lehiaketan parte hartzeko, zilegi da deialdia bete gabe gelditu dela deklaratzea.

Horiek horrela, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legean ezarritako eskumen indardunak baliatuta, zeinak bat datoz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Legean xedatutakoarekin,

ERABAKITZEN DA:

Lehena.–Bete gabe deklaratzea deialdi hau, inork ez baitu parte hartzeko eskabiderik aurkeztu ezarritako epean: deialdia, lanpostu huts batzuk lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze prozesuen esparruan.

Bigarrena.–Agintzea erabaki hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta Cintruenigoko Udalaren ediktuen taulan eta gardentasun atarian, deialdiaren web fitxan.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.

c) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Cintruenigon, 2023ko apirilaren 18an.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2306101