1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
134/2023 EBAZPENA, apirilaren 21ekoa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita 2023-2024 ikasturterako prozeduraren egutegia Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan, ikastetxe itunduetan eta erakunde itundu eta baimenduetan Lanbide Heziketako oinarrizko mailako ikasketak egin nahi dituzten ikasleak onartzeko.
Lanbide Heziketaren arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiaren ebazpen batean finkatu behar dira ikasturte bakoitzeko prozedura zehazten duten datak, halaxe xedatzen baita ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduaren 2. oinarriko 3. atalean. Foru agindu horren bidez, arautu egin zen Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan, pribatu itunduetan eta erakundeetan ebazpen honen xede diren heziketa zikloak egin nahi dituzten ikasleak onartzeko prozedura.
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. 2023-2024 ikasturtean Lanbide Heziketako oinarrizko mailako ikasketak ikastetxe publikoetan, ikastetxe itunduetan eta erakunde itundu eta baimenduetan egin nahi dituzten ikasleak onartzeko prozeduraren egutegia onestea. Ebazpen honen eranskinean ageri da.
2. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzura, Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzura, Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzura, Azterlan Ekonomikoen eta Nominen Zerbitzura, Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzura, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzura, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusira, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Eskolatze Bulegora, Orientazio Bulegora eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen honen eta eranskinaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik hasita.
4. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2023ko apirilaren 24an.–Lanbide Heziketaren zuzendari nagusia, Tomás Rodríguez Garraza.
ERANSKINA
2023-2024 ikasturteko onartze prozesuaren egutegia Lanbide Heziketako oinarrizko mailako ikasketak
Inskripzioa egiteko epea.
INSKRIPZIOA EGITEKO EPEA LH-KO OINARRIZKO MAILAKO IKASKETAK | HASIERA EGUNA | BUKAERA EGUNA |
Inskripzioa egiteko epe arrunta (inskripzio-orriak aurkeztea) | Maiatzaren 10a | Maiatzaren 19a | 14:00ak arte (aurrez aurreko aurkezpena). 23:59ra arte (aurkezpen telematikoa) |
Onartze prozesuko urratsen egutegia.
EPE ARRUNTA | HASIERA EGUNA | BUKAERA EGUNA |
Honako hauek aurkezteko azken eguna: –Lanbide Heziketako oinarrizko mailan inskribatzeko azken proposamena –Sarrera-nota egiaztatzen duen dokumentazioa –Ikaspostua gorde ahal izateko egiaztagiriak | Ekainaren 12a | Ekainaren 21a | 14:00ak arte (aurrez aurre egin behar da) |
Onartuen behin-behineko zerrenda argitaratzea | | Ekainaren 26a | |
Onartuen behin-behineko zerrendari buruzko erreklamazioak aurkeztea | Ekainaren 26a | Ekainaren 28a | 14:00ak arte. |
Onartuen behin betiko 1. zerrenda argitaratzea | | Ekainaren 30a | |
Onartuen behin betiko 1. zerrendari dagozkion matrikulazio egunak | Uztailaren 3a | Uztailaren 11 | 14:00ak arte. |
Onartuen behin betiko 2. zerrenda argitaratzea | | Uztailaren 13a | |
Onartuen behin betiko 2. zerrendari dagozkion matrikulazio egunak | Uztailaren 14a | Uztailaren 18a | 14:00ak arte. |
Onartuen behin betiko 3. zerrenda argitaratzea | | Uztailaren 20a | |
Onartuen behin betiko 3. zerrendari dagozkion matrikulazio egunak | Uztailaren 21a | Uztailaren 24a | 14:00ak arte. |
IKASPOSTU HUTSAK ESLEITZEKO PROZEDURA | HASIERA EGUNA | BUKAERA EGUNA |
Hezkuntza Departamentuak hutsik dauden ikaspostuak zehaztea, ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako | | Abuztuaren 28a | |
Ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako eskaerak aurkeztea | Abuztuaren 29a | abuztuaren 30a | 14:00ak arte (aurrez aurreko aurkezpena) 23:59ra arte (aurkezpen telematikoa) |
Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartzen direnen 1. zerrenda argitaratzea | | Irailaren 1a | |
Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartzen direnen 1. zerrendako ikasle onartuen matrikula | Irailaren 4a | Irailaren 5a | 14:00ak arte. |
Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartzen direnen 2. zerrenda argitaratzea | | Irailaren 7a | |
Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartzen direnen 2. zerrendako ikasle onartuen matrikula | | Irailaren 8a | 14:00ak arte. |
Iragarkiaren kodea: F2306513